Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/10/24

EAEko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2014rako diru-laguntzak

AGINDUA, 2014ko urriaren 22koa (EHAA, 2014ko urriaren 24koa) (pdf, 272 kb), Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2014rako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena eta deialdia egiten duena.

Xedea: Gazte-ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko edo hobetzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea.

Diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira berariaz 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak izango dituzten higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko profesional gaituek landutako proiektuen erredakzio-laneko gastuak, bai eta lan horiek exekutatzeko gastu edota kostuak ere.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita. Urriaren 25etik azaroaren 24ra

Eskabideak aurkezteko lekua:

  • Gazteria eta Kirol Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz),
  • Herritarrentzako Arretarako Guneko bulegoetan (Zuzenean),
  • edota 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bidetatik (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Eskaera-orria euskadi.net guneko honako helbide elektroniko honetan eskura daiteke: https://www.euskadi.net/diru_laguntza/-/2014/gazte_ekipamenduak/eu/


Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana