Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/04/01

Elkarrizketa Lorena Fernández Álvarezekin Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendariarekin. 'Nola arnasten dute gure gazteek Interneten?' ikastaroa emateaz arduratu dena

  • Zure eguneroko bizitzan, nolako garrantzia dute sare sozial birtualek? Zertarako erabiltzen dituzu? 

Sare sozial birtualak, abizen digital hori ez daukatenak bezala, nire bizitzaren alderdi guztietan daude. Alderdi pertsonalean eginkizun handia betetzen dute komunikazio- eta networking-aldetik; alderdi profesionalean, Deustuko Unibertsitatean besteei entzuteko eta informazioa eman eta jasotzeko aukera handiak ematen dituen tresna da.

  • Konektibitatea haziz eta zabalduz doa, baina batzuek oraindik ez dute ia informazioa eskuratzeko modurik. Nola ikusten duzu zuk ataka digitala? 

Ataka digitalak maila ugari ditu, gaur egun. Ez da zuria ala beltza (konektatuta zaude ala ez), garai batean ikusten zen bezala. Gaur egun, konektibotasunaren barruan, ataka-maila ugari daude, tresnak erabiltzen eta arau propioak dituen komunikazio-modu berri hau ulertzen goazen heinean, eskuratzen ditugun ezagutzetan nahiz gaitasunetan oinarrituta. McLuhanek esaten zuen bezala, komunikabideak mezua moldatzen du. Eta Internet protagonismoa irabaziz doanez egunez egun, ataka horretan egotea arriskutsu bilakatzen ari da. Konektatuta eta komunikatuta dauden eliteek oso aldeko puntu bat dute bai norberaren garapenerako, bai lanerako garapenerako ere. Bigarren Hezkuntzako irakasle batek esaten zidan bezala: “niri ez didate beldurrik ematen sare sozialetan dauden gazteek, sare sozialetan ez daudenek baizik”.

  • Nolako etorkizuna ikusten diozu zuk hainbeste sare sozialen gorakadari? Ez duzu uste eztanda egin dezakeela social media delakoaren burbuilak? 

Alderdi ekonomikotik, litekeena da social media delakoaren burbuilak eztanda egitea, aurreko “.com” burbuilaren patroi asko errepikatzen ari direnez gero. Enpresa teknologiko ezagun asko ari dira beste plataforma batzuk erosten, prezio exajeratuetan, eta argi izan gabe nola ustiatuko duten gero euren negozio-eredua. Beraz, konpainia edota zerbitzu asko bidean geratuko dira.

Alderdirik teknikoenari dagokionez, litekeena da beste trena batzuek sare sozialak ordezkatzea, garai batean blogekin gertatu zen bezala. Oro har, plataforma horiek “taberna-efektua” izaten dute: arrakasta dute, gure lagunak bertan aurki ditzakegun neurrian.

  • Zure ustez, nora bideratzen ari gara online-offline harreman-eredu berriekin?

Dispositibo mugikorren arrakasta sendotuta dagoen une honetan, berehalakotasuna eta konektibitatea edonon izatea da ezaugarririk esanguratsuena. Aurrerantzean, “egoitza digitala” delakoaren ereduak ikusiko ditugu, onlineren eta offlineren artean bereiziko ez dutenak.

  • Euskadiko gazteak zein sare sozialetan mugitzen dira gehien?

Sasoi batean, Tuenti zen gazteen artean nagusi, ezbairik gabe. Gaur egun, ikusten ari gara gutxinaka-gutxinaka erabiltzaileak galduz doala. Gaur egun bogan dauden “taberna digitalak” hauek dira: Twitter, jende ospetsuz betea eta telebistan oso integratua; Instagram, gazteen eguneroko bizitzako argazkiez eta selfiez betea; ask.fm, galderak anonimotasunetik egiteko txokoa; eta, batez ere, Whatsapp, heldurik ez dagoen eremu itxietara bueltatuz.

  • Batzuetan, abusatu egiten al da gauza ezezagunek sortzen duten beldurraz sare sozialak kriminalizatzeko? 

Ezezaguna denak edo, bestela esanda, kontrolatu ezin dugunak sortarazten duen ziurgabetasunak geldiarazi egiten gaitu, oro har. Gizakiak, bere izaera dela-eta, egiten duena kontrolatu behar du, inguruan duena ulertu. Ezezaguna balizko arriskutzat jo ohi dugu, aukeratzat jo beharrean. Gainera, komunikabideek sare sozialen arriskuen berri ematen digute ia beti, eta arriskuok salbuespena dira, ez arau orokorra. Horren ondorioz, mundu hori ezagutzen ez duten pertsonek komunikabide horien ikuspuntua baino ez dute. Hori dela-eta, beldurra kentzeko, garrantzitsua da mundu hori ezagutzea eta konprobatzea mundu analogikoaren antzekoagoa dela, uste duguna baino. Sare sozialak oso positiboak izan daitezke, arrazionaltasunez erabiltzen ikasten badugu.  

  • Nola kudeatzen dute pribatutasuna gazteek? Ematen al diote garrantzirik alderdi horri? 

Nire ustez, gazteek duten intimitate-kontzeptua eta aurreko belaunaldiek zutena oso bestelakoa da. Euren eguneroko bizitza sare sozialetan gorpuzten da, argitalpenen, argazkien edo bideoen bitartez, eta ia beti profil irekian eta izen-abizenekin. Hala ere, teknologia berriek ez dute extimitate delako hori sortu; bai, ordea, extimitatea indartzen duen katalizadore-lana egiten. Hain zuzen ere, Gran Hermano telebista-saioa, adibidez, sare sozialak baino lehen sortu zen.

Jarrai gaitzazue gizarte- sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana