Gazteaukera logotipoa. Euskadiko gazteentzako ataria.

euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gazte-txartela

Argitalpen-data: 2016/11/10

Gazte-txartelaren lehiaketara aurkeztutako oporretako argazkietatik bi irabazleak aukeratu ditugu.

Argazki sarituak

Mendi Martxak

Argazkiaren egilea: Nerea Garcia Rozas
Izenburua: Haurtzaroko udak herrian

Argazkiaren egilea: Iñaki Nuñez Busto

Gazte-txartelaren argazki bilduman  ikusgai daude jasotako lanak.


Parte har ezazu zure oporretako argazkiak bidaliz eta sari eder bat lortu ahal izango duzu.

Igerilekuan, hondartzan, mendian, turismoa eginez... ateratako argazkiak. Argazki guztiak GazteAukera profilean jarriko dira, Flickr eta Instagram-en.

Zeren zain zaude?

Parte hartzeko baldintzak:

  • Gazte-txartelaren titular izatea.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Ez dago argazki-mugarik parte-hartzaile bakoitzarentzat, nahi dituzun guztiak bidal ditzakezu.
  • Zure argazki argitaratugabeak (zuk egindakoak) edo zure lagunenak bidaltzea.
  • Argazkiek “.jpg” formatu digitala izan behar dute, edozein prozedura teknikorekin egin daitezke eta edozein bitarteko erabil daiteke: kamera digitala, telefono mugikorra edo beste batzuk.
  • Argazkiak koloretan, zuri-beltzean, sepian eta abar egin daitezke... baina balorazio-arrazoiak direla medio argazkiak ez dira izango panoramikoak, ezta diapositibak edota serieak ere.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek,  testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.
  • Txioen bidez argazkiak partekatu nahi dituenak bertan jarri izenburu edo azalpen laburra. Kasu guztietan txioek bi "hashtag" eduki behar dituzte: #fotogt eta #gaztetxartela, eta @gazteaukera aipamena. Gainera, parte hartzaileek Twitterreko @gazteaukera profilaren jarraitzaileak izan behar dute.

 

3. argazkiaren egilea: Rachel K.
Lizentzia: CC BY-NC-SA 2.0

Parte hartzeko modua:

1- Bidali argazkiak gaztetxartela@gmail.com helbidera “FotoGT” gaiarekin, eta adierazi zure datuak: izen-abizenak, NANa eta telefono-zenbakia. Nahi izanez gero, argazkiarekin edo argazkiekin batera titulu bat adieraz dezakezue eta argazki bakoitzaren deskribapen labur bat egin dezakezue.

2.- Partekatu argazkiak Twitterren.

Parte hartzeko azken eguna: 2016ko urriaren 16a.

Saria:

Jasotako argazkien artean bi argazki sarituko dira. Bi argazki irabazleen egileek honako sari hau jasoko du: Bi lagunentzako ordu eta laurdeneko paseo bat globo aerostatikoan, Urduña eta Gaubea inguruan (Globos Estratos-ek bere zerbitzuetan aplikatzen dituen baldintza bereziei lotuta).

Gainera bi argazki irabazleak Gazte-txartelaren webgunean argitaratuko dira, eta parte hartzen duten argazki guztiak Gazteaukera profilean jarriko dira, Flickr eta Instagram-en.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla. 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Gizarte sareetan gaude:

  • Facebook gizarte sarera sarbidea
  • Twitter gizarte sarera sarbidea
  • Youtube gizarte sarera sarbidea
  • Flickr gizarte sarera sarbidea.
  • Instagram gizarte sarera sarbidea.

Beste komunikazio-tresnak:

Euskadi, auzolana