Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/08/26

Gazteen Euskal Behatokiaren prestakuntza-plana 2014ko bigarren seihilekorako

Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak, gazteriaren arloan lan egiten duten pertsonen prestakuntza eta profesionalizazioa sustatze aldera egiten duen jardunaren baitan, etengabeko prestakuntzako hiru ikastaro eskainiko ditu, urtearen bigarren seihilekoan.

‘Nola kudeatzen dute gazteek nortasun digitala?’ ikastaroaren bigarren edizioa irailaren 22 eta 30ean eta urriaren 7an gauzatuko da Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren lokaletan. Ikastaroaren helburu nagusia gazteek darabiltzaten gizarte-sareak zeintzuk diren aztertzea da, bai eta horietako zeinetan eta nola egon behar dugun ere. Era berean, intimitatearen eta pribatutasunaren kudeaketan egon diren aldaketa kulturalei buruz gogoeta egitea eta, hartara gazteen parte-hartze masiboa duten sare sozialek eskaintzen dituzten zerbitzu- eta pribatutasun-baldintzak balioestea ere izango du xede. Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendari Lorena Fernández Álvarezek emango du ikastaroa. Izena emateko epea irailaren 1etik 15era izango da.

 


Azaroaren 4an, 5ean eta 6an 'Gazteak, berdintasuna eta kirol jarduera' ikastaroa emango da euskaraz. Bere funtsezko helburua da jakitea emakumeen eta gizonen arteko aldeek nolako isla duten ariketa fisikoan edota kirol-jardueretan. Saioetan genero-eredu tradizionalek kiroletan izan duten eraginari buruz hausnartuko da, bai eta, esparru horretan berdintasuna lortze aldera, ekintzak ezartzeko baliabideak proposatuko ere. Ikastaroa Gizonduzeko teknikariek emango dute. Izena emateko epea urriaren 6an hasiko da eta 17an amaituko.  

 


Azaroaren 24an, 25ean eta 26an, Europa Direct Andújar Europar Informazio Zentroko arduradun Antonio Jesús Rodríguez Martínezek ‘Azken berriak mugikortasun-programei eta Erasmus+ egitasmoari buruz’ ikastaroa emango du. Ikastaroaren funtsezko helburua da erreferentziazko gida bat eskaintzea gazteriaren arloan nahiz lan-eta hezkuntza-orientazioan lan egiten duten eta EBan barreneko mugikortasun-aukerei buruz informatzeko interesa duten lagunei: eskubideak, mugikortasun-planak, mugikortasuna bultzatzeko Europar politika berriak, ERASMUS+ proiektuen tailerra… Izena emateko epea urriaren 20an hasiko da. 

 


Programa guztiak Bilbon garatuko dira, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan (Uriortu kalea 11).

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana