Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/08/08

Gazteen langabezia-tasak behera egin du 2014ko bigarren hiruhilekoan eta % 26,7koa da

Gazteen eta biztanleria osoaren langabezi-tasen arteko aldea murriztu egin da

Gazteen Euskal Behatokiak 16 eta 29 urte bitarteko gazteen enpleguaren inguruko datuak eguneratu ditu. Horretarako, Biztanleria Jardueraren Arabera (BJA) inkestaren 16 eta 29 urte bitarteko biztanleei buruzko bigarren hiruhileko datuak erabili dira. EUSTATek, Euskal Estatistiska Erakundeak, hiru hilean behin prestatzen du BJA.

Enplegurik ez duten baina lan egiteko prest dauden eta lana aktiboki bilatzen ari diren (hau da, azken lau hiletan lana bilatzeko izapideren bat egin duten) persona aktiboen ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Ez dira barne hartzen lan bila ez dauden ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa 2012ko lehen hiruhilekoan % 23,2koa zen eta 2014ko bigarren hiruhilekoan %26,7ra heldu da. Dena den, azken hiruhilekotan beherantzako joera antzematen da, hain zuzen ere 2013ko bigarren hiruhilekoan punturik gorenera heldu zenetik (% 31,1). Biztanleria osoaren langabezia-tasa, beti ere gazteenaren azpitik egon bada ere, pixkanakako gorako bidea agertzen du, 2012ko lehen hiruhileko % 11,9tik 2014ko bigarren hiruhileko %15arte.

Gazteen langabezia-tasa sexuaren arabera aztertuz gero, ikus daiteke gizonen eta emakumeen tasek antzeko joerak dituztela, gizonen tasak emakumeenak baino altuagoak badira ere. Azken hiruhilekoan bai gizonen bai emakumeen langabezia-tasak behera egin duen arren, emakumeen artean beherakoa handiagoa izan da, bost puntutakoa hain zuzen ere.

Gazteen langabezia-tasak jeitsiera garrantzitsua izan du Araban eta Bizkaian eta beherakada arinagoa Gipuzkoan. Horrek hiru lurralde historikoetan langabezia-tasa antzekoa izatea ekarri du.

Datuok Gazteen Euskal Behatokiaren estatistiketan ere kontsulta daitezke, Lana izeneko atalaren “Jarduera, okupazioa eta langabezia” azpiatalean, hain zuzen ere.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana