Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/08/12

Gazteriaren Nazioarteko Egunak osasun mentala erdigunetzat ipini du

Euskadiko gazteen % 13,7k antsietate eta depresio sintomak ditu

Abuztuaren 12an Gazteriaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Aurten osasun mental jarri du erdigunetzat eta munduko herriak gazteen ongizate emozionalari buruz pentsatzera bultzatu nahi ditu.

Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Inkestaren (ESCAV 2013) datuak aurkezten ditu; hain zuzen ere, ondoez piskologikoaren prebalentziarekin harremana dutenak. Osasun mentalaren gaiari jarraiki, Osasun Sailaren Hilkortasun Erregistroak beren buruaz beste hil direnen datuak erabiliko ditugu.

15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen % 13,7k neurriren baten antsietate eta depresio sintomak dituela dio. Portzentajeak azken hamar urteetan pixkanaka gorako bidea izan du, puntu bat baino zertxobait gehiago hasi da eta.

Emakumeek ondoez psikologiko handiago dutela diote eta 2013an gizonek aitortzen dutena bikoizten dute. Adin taldeen arabera, 20 eta 24 urte bitarteko gazteak dira ondoez psikologiko gehien aitortzen dutenak (% 16).

Hala ere, gazteek biztanleria osoak baino osasun mental hobea dute. Antsietate eta depresio sintomek gora egiten dute adinarekin eta 75 urte gorakoak dira edonolako ondoez psikologiko gehien pairatzen dutenak.

Ikerketa berak galdetzen zuen ea noizbait beren buruaz beste egitea pentsatu duten. 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 2,9k baietz erantzun zuen, Euskadiko biztanleria osoarena baino puntu eta erdi gutxiago.

Beren buruaz beste egitearen ideia emakumeen artean zabalduago dagoen arren, suizidioa gizonen kontua dela dirudi. 2012ko datuen arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio tasa gizonen artean 5,2 zen eta emakumeena, ostera, 0,7. Suizidioaren maskulinizazio hau ez da Euskadin bakarrik ematen;  28 estatuen Europar Batasunean berdina gertatzen baita.

Eurostaten arabera, 28 estatuen Europar Batasuneko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio tasa Euskadikoa baino handiagoa da, 2010an 7,4 baitzen. Herrien arteko ezberdintasunak oso sakonak dira: Lituanian 100 000 laguneko 24,4 da (gizonen artean 100 000ko 43,1 da) eta Grezian, aldiz, 100 000ko 2 da.

Beren buruaz beste egin duten EAEko lagunen bilakaeraren datuak Gazteen Euskal Behatokiaren Adierazleen Sisteman daude eskuragarri, “Osasuna” deritzon ataleko “Hilkortasuna” azpiatalean. 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana