Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/10/16

Urriak 17, Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna

Euskadiko gazteen % 8,4 benetako pobrezia-egoeran daude

Urriaren 17an Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadin pobrezia-egoeran dauden gazteei buruzko datu batzuk azalduko ditu. Horretarako Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako sailak lau urtean behin burutzen duen Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI) izeneko ikerketaren emaitzak aztertu ditu Gazteen Behatokiak.

Azken inkestari (2012koari, hain zuzen ere) erreparatuz gero, esan dezakegu Euskadiko Autonomia Erkidegoko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 8,4 benetako pobrezia-egoeran daudela. Benetako pobrezia diogunean, esan nahi dugu aipatutako urtean gazte horiek bizi diren etxeguneetan ez dituztela ez diru-sarrera nahikorik ezta ondare nahikorik ere oinarrizko premiei (elikadura, etxebizitza, jantzi eta oinetako gastu ohikoei) aurre egiteko.

Pobrezia-egoeran dauden gazteen ehunekoa (edo, beste modu batean esanda, gazteen benetako pobrezia-tasa) handitu egin da azken urteotan eta 2012an 2004ko zifrak (% 4,1) bikoiztu egin dira.

Aurreko urteetan ez bezala, 2008tik hona gazteen benetako pobrezia-tasa 16 urtetik gorako biztanleria osoarena (% 5,3 2012an) baino handiagoa da.

Benetako pobrezia-tasa handiagoa da Bizkaiko gazteen artean, Euskadiko gainontzeko lurraldeetako gazteen artean baino.

Jarrai gaitzazu sare-sozialetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana