Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gonbidapenak doan Zarauzko Photomuseumerako hilero!

Argitalpen-data: 

Hauxe duzu aukera  Zarauzko Photomuseum-era joateko nahi duzunarekin.  

Photomuseum-ek bilduma iraunkor zabala dauka eta bertan argazkilaritzan erabilitako hainbat tresna erakusten dira modu kronologiko eta didaktikoan. Era berean, argazki bilduma paregabea ikusi ahal izango duzu. Eta hori guztia osatuz, aldi baterako erakusketa interesgarriak, kongresuak, proiekzioak, hitzaldiak eta hainbat argitalpen ere azpimarratzekoak dira.    

Zer zozkatuko dugu? 

Hilero, 12 sarrera bikoitz Zarauzko Photomuseum-erako, 2019/01/31ra arteko balioa dutenak.   

Baldintzak:  

  • Gazte-txartelaren titular guztiek sarrerak irabazteko aukera izan dezaten, aurreko hilean sarrerarik irabazi ez duten pertsonek izango dute lehentasuna hilero.
  • Sarreren balioaldia: 2019/01/31ra arte, zein hilabetetan zozkatu diren kontuan izan gabe.
  • Irabazleen izenak webgune honetan argitaratuko dira. 
  • Zozketa honetan parte hartuz gero, isilbidez onartuko dira Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokor guztiak.  

Parte hartzeko modua:  

Bete formularioa zure datuekin.  

Saria erabiltzeko modua:  

Irabazleek Zarauzko Photomuseum-eko harrera-lekuan jaso ahal izango dituzte sarrerak, Gazte-txartela eta NANa erakutsita.

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Azaroko irabazleak hauexek izan dira: Ane Davila Carrera, Alejandro Garcìa Lopez, Josu Iradier Martinez De Luna, Amaia Bengoa Sanchez, Ane Bengoa Sanchez, Ana Esteban Cristobal

 

 


 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana