Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Argitalpen-data: 2016/05/03

Lierni Ortiz Elorzak aurkeztutako kamisetaren logoa izan da Auzolandegiak logo lehiaketako garailea

Hauxe da aukeratutako logoa eta kamiseta

Euskadiko Auzolandegien kamisetaren diseinua

Egilea: Lierni Ortiz Elorza

Kamiseta hemen ikus dezakezue baita.

Lehiaketa

auzolandegien kamiseten logo lehiaketa
Autor/a foto: Ilan Sharif

Auzolandegiak programako kamisetaren logo bila gabiltza. Bidaliguzu zure logoa eta trukean aparteko bidaia bat irabazi dezakezu.

Logoak bi edo hiru kolore izan behar ditu eta programarekin bat datozen helburuak bildu behar ditu. Epaimahaikideek lanen originaltasuna eta programekin duten lotura kontutan hartuko dute kamisetaren logoa aukeratzeko orduan.

Lanak aurkezteko epea:  

2016ko martxoaren 9tik apirilaren 11a bitartean, bi egunak barne.

Bidali beharreko 3 dokumentuak:

  • Zure logoa (2 edo gehienez 3 koloreduna) JPG formatean berezmen altuan bidali behar duzu 300ppp-an. (Zabalera eta altuera zuk erabaki)
  • Zure logoa honako kamisetaren irudian txertatu (jpg, 196 kb) behar duzu (bai, 2016ko kamiseta berdea izango da eta zuk nahi duzun tokian koka dezakezu zure logoa).
  • Izen emate orria (doc, 196 kb) bidali behar duzu zure datuekin beteta.

Saria:

Auzolandegiak programako kamisetaren logoaren egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako *herrialde batera.

* Irabazleak bidaia aukeratzeko beta izango du, 2016an Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Norberak bere kabuz egiteko bidaia izango da eta joan- etorriko hegazkin txartela izango da saria. Aurtengo herrialdeak honako hauek izango dira: Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Nikaragua,, Peru eta Dominikar Errepublika.

Noiz erabili saria:

Bidaia txartela 2016ko azaroaren 30era arte erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleak hautatu ahal izango dituelarik.

Baldintzak:

  • Lehiaketan parte hartzeko unean 18-30 urte bitartekoa izatea
  • Euskadin erroldatuta egotea.
  • Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake.
  • Bakarka parte hartu behar da ekimenean (ezin da taldeka parte hartu)
  • Lehiaketan sarituriko logoa, Auzolandegiak programako kamisetan inprimatuko dugu eta euskarri ezberdinetan ere erabiltzeko aukera izango dugu; interneterako euskarrietan zein paperean.
  • Lanak originalak izango dira.
  • Epaimahaikideek saria hutsik utzi dezakete lanek behar besteko kalitaterik ez badute.
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza  hauek onartzen dituzte.

Lanak nora bidali:

Kamiseten logoa eta izen-emate orria honako posta elektronikora bidali behar dira: gazteaukera@gmail.com

Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibideren bat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera.


Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana