Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/04/18

2017ko 'Auzolandegiak' programako plazen deialdia. Izena emateko epea apirilaren 19tik 25era

Enplegu eta Gizarte Poliketako sailburuaren deialdi honen oinarrien xedea EAEko administrazioaren 2017ko auzolandegien programan izena emateko modua arautzea da

AuzolandegiakHona auzolandegitzat zer hartzen den: hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Izena ematea Auzolandegietan. Izena emateko urratsak

  • Aurreinskripzioa (apirilaren 19tik 25era biak barne) Internet bidez formulario betez.
  • Zozketa notarioaren aurrean maiatzaren 3an.
  • Zozketaren ondorioz txanda jaso dutenek mezua jasoko dute SMS eta e-mail bidez.
  • Txanda jaso dutenek, zozketaren arabera tokatu zaien egunean eta orduan, telefono deia egin beharko dute arreta telefonora, libre gelditzen diren plazen artean auzolandegi bat aukeratzeko. Arreta telefonoan euskaraz zein gazteleraz erantzungo zaie gazteei.
  • Plaza aukeratu dutenek ordainketa egin beharko dute eta Gazteria Zuzendaritzara dokumentazioa bidali.

Informazio gehiago: Izena emateko eta plaza eskuratzeko urratsak.

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana