Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Abenduak 1a: HIESaren aurkako Munduko Eguna

Argitalpen-data: 

2016an, Giza Inmunoeskasiaren Birusak (GIB) eragindako 27 infekzio berri egon ziren 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen artean

Abenduak 1a: HIESaren aurkako Munduko EgunaHIESaren aurkako Munduko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzako HIESa eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planak GIB infekzio berriei buruz emandako datuak aurkezten ditu.

Datuon arabera, 2016an, Euskadin, 158 GIB infekzio berri egon ziren. Horietatik, 27 infekzio berri 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean eman ziren, hau da, guztien % 17a. Infekzioaren transmizio bide nagusia harreman sexualak izan zire (25 kasu).

GIB infekzio berrien bilakaera aztertzen badugu, ikus dezakegu zenbaki absolutuetan 2016an 2000tik jasotako zenbaki baxuena lortu dela.

Azkenik, argi dago fenomeno honek gizonezkoen artean emakumezkoen artean baino presentzia handiagoa duela. Izan ere, 2016an 27 GIB infekzio berri agertu baziren, 21 gizonen artean gertatu ziren, guztien % 78 hain zuzen ere.

GIB infekzio berriak 15 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen artean, sexuaren arabera (zenbaki absolutuak)

GIB infekzio berrien tasa, gazteen artean, 1,0ekoa da, adin-talde bereko 10.000 laguneko. Tasa hori mutilen artean 1,9koa da; nesken artean, aldiz, 0,5ekoa.

Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistiketan osasunari eskaintzen zaion atalean, GIB infekzio berriei dagozkien datuak aurki daitezke.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana