Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Abenduaren 18a: Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Euskadin bizi diren 100 gaztetik 13k atzerriko nazionalitatea dute

GEBren logoaMigratzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak atzerriko nazionalitatea izanik, Euskadin erroldatuta dagoen atzerriko biztanleria gazteari buruzko datuak aurkezten ditu. Datuok EUSTAT -Euskal Estatistika Erakundea- dute iturri.

Biztanleen udal-erroldaren estatistikaren datuen arabera, 2017an atzerriko nazionalitatea duten 15 eta 29 urte bitarteko 36 919 lagun daude Euskadin erroldatuta. Horietariko 18 854 emakumeak dira eta 18 065, ostera, gizonak.

2013 eta 2016 artean, Euskadin erroldatutako atzerriko gazteen kopuruak beherantz egin zuen baina 2017an ia 1000 gazte atzerritar gehiago daude aurreko urtearekin konparatuta.

Euskadin erroldatuta dauden 15 eta 29 urte bitarteko atzerritarren bilakaera (zenbaki absolutuak)

Gazte atzerritarrek Euskadiko gazteen artean duten pisua ere zertxobait handitu da 2015 eta 2016 urteekin konparatuta eta, horrela, 2017an Euskadin bizi diren gazte guztien % 13,0 dira atzerritarrak.

Euskadiko gazte guztien artean gazte atzerritarren pisuaren bilakaera (%)

Gazte atzerritarrek biztanleria gazte osoan duten pisua ez da berdina lurralde historiko guztietan: Bizkaian (% 12,5) eta Gipuzkoa (% 12,8) baino handixeagoa da Araban (% 15,1).

Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazte atzerritarren artean proportziorik handiena, % 44,2, Ameriketatik etorri da, 16 309 gazte hain zuzen ere. Bestalde, atzerritar gazteen % 25,3k (9336 lagun) Afrika dute jatorria, % 22,1 (8146 lagun) Europako beste herrialdeetatik etorri dira eta gainontzeko % 8,5 (3128 gazte) Asiatik edo Ozeaniatik.

Euskadin erroldatuta dauden 15 eta 29 urte bitarteko atzerritarren jatorria (%)

Errepikatzen badugu analisi hau lurralde historiko bakoitzean, hau da, aztertzen badugu atzerriko nazionalitatea duten gazteek jatorriaren arabera duten pisua lurralde bakoitzaren barruan, ikusten dugu Ameriketatik etorritako gazteek pisu handiagoa dutela Bizkaia, gainontzeko lurraldeetan baino. Araban nabarmena da Afrikako gazteen pisua, Ameriketatik etorritakoen antzekoa baita. Eta Gipuzkoan aipatzekoa da Europako beste herrialdeetatik etorritako gazteen pisu erlatiboa, Araban eta Bizkaian dutenarekin konparatuta.

Euskadin erroldatuta dauden 15 eta 29 urte bitarteko atzerritarren jatorria, lurralde historikoaren arabera (%)

Aztertutako datuak, bai eta gehiago ere, Gazteen Euskal Behatokiaren webgunearen Estatistikak arloan aurki daitezke, Biztaleria atalean hain zuzen ere.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana