Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/03/20

'Adimen emozionala jardunean: gazteekin harreman hobea izateko tresnak' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Donostian izango da maiatzaren 2an, 3an eta 4an. Izena emateko epea martxoaren 31ra arte.

Adimen emozionalaren inguruko ikastaroaren foiletoaren portada

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Adimen emozionala jardunean: gazteekin harreman hobea izateko tresnak' ikastaroa. Kurtsoa Natalia Alonso Albercak, UPV/EHUko Psikologia Fakultateko ikertzaileak, emango du. Adimen emozionala du ikergai. Hezitzailea den aldetik, hezkuntza-, enpresa- eta gizarte-erakundeetan jardun ohi du.

Noiz eta non:

  • Donostia, CRAJ. Anoeta, 28. 2017ko maiatzaren 2an, 3an eta 4an. FORMULARIOA martxoaren 20tik 31ra
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Ikastaro honen helburua da adimen emozionala garatzeko giltzarri eta tresnak eskaintzea. Emozioak egokiro hautemateko eta adierazteko trebetasunak landuko dira, zertan diren hobeto ulertzeko eta kudeatzen jakiteko, gazteekin lan egiten dutenei euskarri baliagarria eskaintze aldera.

 Triptiko informatiboa (pdf, 478 kb). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da. 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko martxoaren 20an indarrean jarriko dugun formularioa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: martxoaren 20tik 31ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana