Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Artikulu nabarmenak: eskultismoa, aitzindari gazteen hezkuntza-mugimenduan; Z, streaming belaunaldia; gazteak eta parte-hartze ez-instituzionala

Argitalpen-data: 

 

Padres y maestros aldizkariaBALLESTEROS, Carlos. El escultismo como escuela de compromiso. Padres y maestros. Madril: Comillas Pontifize Unibertsitatea, 2017ko iraila, (31). 32.-37. or. ISSN 0210-4679 (artikulua gazteleraz)

Eskultismoa XX. mendearen hasieran sortu zen garapen fisiko eta espiritualerako bitarteko moduan, biziera militarra eta aire zabala oinarri zituela, eta egun, gainera, gizarte baketsu eta zuzena lortu nahi du. Aitzindaria da munduan gazteen hezkuntza-mugimenduan, eta 40 milioi kide baino gehiago ditu jardunean. Leialtasuna, obedientzia, ekimena eta errespetua dira eskaut-hezkuntzaren balioak. Metodoa progresiboa eta aktiboa da: inguruko errealitateaz jabetzen laguntzen die 8 eta 12 urte bitarteko neskato-mutikoei, koskorrei eta kaskondoei; espiritu kritikoa garatzen, 13 eta 17 urte artekoei, oinarinei eta azkarrei; eta eraldatzen saiatzen, 17 eta 20 bitarte dituztenei. Heztea da helburuetako bat, pertsona eta haren errealitatea eraldatzeko; askatasuna, parte-hartzea eta elkartasuna oinarri hartuta hezten du; eta ez dago ezein alderdi politikoren zerbitzura. Pertsonak, errealitate globala eta ingurunean dituzten arazoen errealitate berezia aztertu ondoren, konpromiso sakonean oinarrituta jokatzeko prestatzen ditu. Gizarte plural eta irekia, solidarioa, parte-hartzailea, dinamikoa, hitz egiteko irekia, sortzailea lortu nahi du.

Estudios de Juventud aldizkariaCEREZO, Pepe. La generación Z y la información. Revista de Estudios de Juventud. Madril: Injuve, 2017 (114), 95-109. ISSN 0211-4364 (artikulua gazteleraz)

Gaur egun zaila da belaunaldiez hitz egitea, gizartearen eboluzioa oso azkarra delako. Hala ere, Z, iGen, streaming belaunaldia, eraikitzen ari den belaunaldia, 1995etik aurrera jaiotako gazteena dela ulertzen da. Millennials direlakoek ez bezala erreparatzen diote inguruneari, eta bestelako ikuspegia dute etorkizunaz, lanarekiko harremanaz. Balio handiagoa ematen diote esperientzia bat izateari produktu bat edukitzeari baino; ongien prestatutako belaunaldia da, baina daukaten talentua alferrik galtzen da; plataforma sozialak erabiltzea dute ezaugarri; eta munduari buruzko ikuspegi globala dute, teknologiak gehiago moldatua, arrazak edo hizkuntzak baino. Berezko trebetasun digitalik izan gabe ere, ikuspegi eta harreman berezia dute teknologiari dagokionez. Arreta-ahalmena murriztu zaie, inguruneari aurre egiteko beste gaitasun batzuk garatzeko. Kezka handiagoa dute linean egindako transakzioengatik aplikazioak edo sare sozialak erabiltzen dituztenean baino. Sakelakoaren bidez dute harremana mundu digitalarekin. Denbora gehiago ematen dute streaming bidezko lineako bideo- eta audio-zerbitzuekin telebistarekin eta irratiarekin baino. Iritzi txarra dute komunikabideei buruz. Aurrez aurreko komunikazioa alde batera uzten dute, lagunekin sare sozialetan sentitzen duten ongizatearen aurrean. Arrastorik uzten ez duten mezularitza-aplikazioak eta berehalako plataforma pertsonalak dituzte gogoko. Informazioa sortzen, aldatzen eta eraldatzen dute, informazioan iraganean iragazkiak zeudela jakin gabe; komunikatzaile bisual onak dira; konektatuta daude, baina ez daude ezinbestean hobeto informatuta. Jasotako informazioa RSS bidez iristen zaie, desegituratuta eta zatituta, algoritmoekin kudeatutako plataformetatik. Komunikabideak ere sortzen dituzte. Ez daude prest informazioagatik ordaintzeko, entretenitzeko ez bada. Etorkizunean, errealitate areagotua eragin handiko faktorea izango da kolektibo honetan.

Estudios de Juventud aldizkariaPARÉS, Marc eta Joan SUBIRATS. Muy jóvenes, jóvenes y menos jóvenes. El lio de la juventud y la política. Revista de Estudios de Juventud. Madril: INJUVE, 2017 (14), 45.-57. or. ISSN 0211-4364 (artikulua gazteleraz)

Gaztaroa gero eta luzeagoa da. Orain arte politikaren ikuspegi makiavelikoa nagusitu bada (botere-borroka), orain, aldaketen eta krisiaren ondorioz, baliteke aristotelikoa nagusitzea (lankidetza). Badirudi Z belaunaldia altruista dela, politikari buruz pentsatzen duela eguneroko jarduera bat dela, estatutik eta hauteskundeetatik kanpo gauzatu daitekeena, arazo kolektiboak batere konbentzionalak ez diren bideak erabiliz. Krisiaren aurreko gazteek protesta eta abstentzioa erabiltzen zituzten. Z belaunaldiak, berriz, parte-hartze ez-instituzionala egiten du, kontu zehatzei lotua. Askotariko esanahiak ematen dizkiote politikari: ez bakarrik botoa ematea edo hauteskunde-kanpainetan esku hartzea; parte hartzeko beste modu batzuk asmatu dituzte, elkarlanean, lankidetzan oinarrituta. Parte-hartze berria internet erlazionatzeko eta eraldatzeko bitarteko moduan erabiliz gauzatzen da. Sarearen bidezko parte-hartzeari esker, jarduera politikoa suspertu egiten da, baina ez du ekarriko parte hartzeko bide berrietara aldatzea: alderdien eta administrazioen orriek helduen bisita gehiago izaten dituzte; gazteek, berriz, gehiago jotzen dute lineatik kanpo presentzia ez duten baina beste gazte batzuek sortu dituzten guneetara.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana