Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Azken hamabost urteetan gazteen artean euskararen ezagutzak hogei portzentaje-puntu egin du gora

Argitalpen-data: 

GEBrenlogoaAbenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak gazteen euskara mailari buruzko datuak plazaratzen ditu. Informazioa Euskadiko gazteak ikerketaren aurrerapen datuak dira. Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin burutzen du eta bildumaren azken alea, 2016 urtekoa, gaur egun publikatzeko prozesuan dago.

Datu hauen arabera, hamar gaztetik zazpik adierazi dute euskaraz ondo edo nahiko ondo dakitela hitz egiten (% 69). Baina euskararen ezagutza-maila ez da uniformea EAE osoan, alegia, alde nabarmenak daude lurralde historikoen artean.

Araban, gazteen % 51k diote ondo edo nahiko ondo dakitela euskaraz; Bizkaian, % 68k; eta Gipuzkoan daude zifra altuenak, alegia, % 79k. Gainera, Gipuzkoan euskaraz oso ondo hitz egiten dakitenek gehiengoa osatzen dute, beste bi lurraldeetan ez bezala.

15 eta 29 urteko gazteen euskara-maila, lurralde historikoaren arabera (%)

Euskaraz oso ondo edo nahiko ondo dakitela dioten gazteak taldekatuz gero, ikusten da gazteek euskara hitz egiteko duten ezagutza-mailak edo gaitasunak gora egin duela. Xehetasun gehiagoz aztertuz gero, hautematen da gorakada hori Bizkaian gertatu dela; Gipuzkoan egoera ia berdin mantendu da eta Araban, berriz, atzerakada txikia egon da.

Euskara ondo edo nahiko ondo dakiten gazteen ehunekoaren eboluzioa, lurralde historikoaren arabera (%)

Adinak behera egin ahala, gehiagok diote euskara oso ondo edo nahiko ondo ezagutzen dutela. Euskara komunikazio-hizkuntza duten matrikulazioen etengabeko gorakadak ezagutzaren zabalpena ekarri du. Unibertsitatetik kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzako D ereduan matrikulatutako ikasleen ehunekoa 2000-2001 ikasturtean % 41,2 bazen, 2015-2016 ikastaroan % 63,1ra heldu da.

15 eta 29 urteko gazteen euskera-maila, adin taldeen arabera (%)

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana