Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon 2018ko otsailaren 20an, 27an eta martxoaren 6an eta izena emateko epea urtarrilaren 16tik 30era izango da

Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek zer nolako eragina duten nerabeek adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran. Guzti hau arriskuak gutxitzeko asmoz.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Nerabeen identitatea sortzerakoan baliabide digitalek duten garrantziaren berri izatea.
  • Mundu birtualean, komunikabide digitalen bidez izaten diren topaketa erotikoen ezaugarri bereziak aztertzea.
  • Sare sozialetan eta onlineko beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko betetzen diren erritoak aztertzea.
  • Nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertzea.
  • Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ondo erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera.
  • Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, bai eta Internet bidez izan duen hedadura masiboa ere.
  • Pornografiak aurrenerabezaroan duen inpaktua ezagutzea.
  • Nerabeek pornografiaz egiten duten erabilerari heltzeko klabeak ematea.

 Izena emateko FORMULARIOA. Epea urtarrilaren 16tik 30era izango da.

Triptiko informatiboa (pdf, 380 kb). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbao: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2018ko otsailaren 20an, 27an eta martxoaren 6an
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara 

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urtarrilaren 16an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea:  urtarrilaren 16tik 30era
  • Ikasle kopurua:20
  • kasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana