Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/04/19

Euskadiko gazteen % 58k bere burua ez sinesletzat du erlijioari dagokionez

Azken 18 urteetan bere burua ez sinesletzat dutenen portzentajea % 31tik % 58ra pasatu da

GEBren logoaAste Santua dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak euskal gizartearen bilakaerari buruzko datuak aurkeztu nahi ditu, hain zuzen ere erlijioari dagokionez biztanleek beren buruari emandako definizioaren ingurukoak.

2016an Euskadiko gazteen % 58k bere burua ateotzat, ez sinesletzat, agnostikotzat edo interesik gabekotzat du. Portzentaje horrek 27 portzentaje-puntu egin du gora 1998an jasotako % 31tik.

Igoera honen arrazoia gazte katolikoen murrizpenean (praktikanteak edo ez praktikanteak) aurki dezakegu. Haiek 1998an Euskadiko gazteen %59 ziren. Gaur egun, ostera, % 27 baino ez dira.

Erlijio katolikoaz besteko erlijioetan sinesten duten gazteen kopuruak gora egin du atzerritarren kopuruarekin batera. Portzentaje honek gora egin du 1998ko % 1etik gaur eguneko % 8ra.

Erlijioari dagokionez Euskadiko gazteek beren buruari emandako definizioaren bilakaera

Euskadiko gazteen eta 18 urtetik gorako biztanleen datuak alderatuz gero, 2016koak beti ere, ikus dezakegu 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean askoz handiagoa dela beren burua ez sinesletzat hartzen dutenen kopurua 18 urtetik gorakoekin alderatuz (% 58 eta % 34 hurrenez hurren).

Beste alde batetik, beren burua katolikotzat (praktikante zein ez praktikante) hartzen dutenen kopuruari arreta eginez gero, kontrako proportzioa antzematen dugu. Horrela, 18 urtetik gorakoen artean % 55ek bere burua katolikotzat jotzen du (% 37k ez praktikante eta beste % 18k praktikante), baina 15 eta 29 urte bitartekoen artean % 27k baino ez du bere burua katolikotzat (% 23k ez praktikante eta beste % 4k praktikante).

Erlijioari dagokionez, gazte eta helduen arteko alderaketa

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu, eta horretarako hainbat ikerketa hartu ditu aintzat: Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen datuetarako Gazteen Argazkiak 3 (1998ko datuak), eta Euskadiko gazteak 2008, 2012 eta 2016 (gaur egun egiten ari garena) erabili ditu. Bestalde, Euskadiko 18 urte eta gehiagoko biztanleriarekin alderaketa egiteko Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen 60. Euskal Soziometroa Euskal iritzi publikoa 20 urtetan ikerketa erabili dugu.

Baietz jarraitu gizarte sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana