Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/03/20

Euskadin jaitsi egin dira immigranteen sarrera debekatzearen aldeko gazteak

Gure erkidegoan atzerritar gehiegi daudela uste duten gazteen kopuruak ere behera egin du

GEBren logoaMartxoaren 21ean Arraza oinarri duen Diskriminazioa Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteak 2016 ikerketaren aurrerapen-datuak eskaintzen ditu. Ikerketa hori lau urtean behin elikatzen den Euskadiko gazteak izeneko bildumaren barruan dago. Bilduma honetan Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen portaerak, jarrerak eta iritziak aztertzen dira. Kasu honetan 1500 gazte elkarrizketatu dira eta hainbat gauzen artean immigrazioari buruzko iritzia eskatu zaie.

2004tik 2012ra igo egin zen gazteen artean (bai eta Euskadiko biztanleria orokorrean ere) Euskadin atzerritar gehiegi zegoenaren ustea. Baina 2016an gutxitu dira iritzi horretakoak, biztanlerian atzerritarrek duten pisua (2012ko % 7,3tik 2016ko % 6,5era) jaistearekin batera. 2016an Euskadin atzerritar gehiegi daudela uste duten gazteen portzentajea (% 29,4), 18 urtetik gorako biztanleriarena (% 36,0) baino txikiagoa da (azken datu hori Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak kaleratu zuen 60. Euskal Soziometroan).

Bestalde, 2016an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 39,2k uste dute atzerriko etorkinei dagokienez neurririk egokiena sarrera ahalik eta gehien erraztea litzatekeela; gehiago dira, hala ere, lan-kontratua dutenei bakarrik erraztu beharko litzaiekeela uste dutenak (% 45,8); beste % 5,2ren ustez etorkinen sarrera debekatzea litzateke egokiena; eta gainontzeko % 9,8k ez dakite edo ez dute beren iritzia eman.

Atzerriko etorkinen sarrera debekatu beharko litzatekeela uste dutenak gutxitu egin dira 2012tik (% 9,8) 2016era (% 5,2). Jaitsiera hori bat dator Euskadin atzerritar gehiegi daudela uste duten gazteen portzentajearen jaitsierarekin.

Euskadin atzerritar gehiegi daudela eta atzerriko etorkinen sarrera debekatu beharko litzatekeela uste duten gazteen ehunekoen bilakaera

Zenbat eta gazteagoak izan orduan eta gutxiago dira bai atzerritar gehiegi daudela uste dutenak, bai eta etorkinen sarrera debekatu beharko litzatekeela pentsatzen dutenak ere (% 3,7 dira iritzi horretakoak 20 urtetik beherakoen artean).

Jarrai gaitzazu sare sozialetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas