Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/10/11

30 urtetik beherako gazte emantzipatu gehienek alokairua aukeratzen dute

30 urtetik 34 urterako taldean, emantzipatutako gehienek ez dute beren etxebizitza alokatu, baina aukera honek pisu handiagoa du aurreko urteekin konparatuta

30 urtetik beherako gazte emantzipatu gehienak alokatutako etxe batean bizi dira (% 73,6). 30-34 urteko pertsonen taldean ordea, ia pertsona emantzipatuen erdiak (% 48,0) beren etxebizitza erosi dute. Ehuneko hori alokairuan bizi direnen ehunekoa (% 43,5) baino handiagoa da.

Adin horretan eta 30 urtetik beherako taldean etxebizitza erosi duten pertsona emantzipatuen ehunekoen arteko aldea 30 puntukoa da.

Etxebizitza hartzeko modalitateak  16-29 urteko eta 30-34 urteko pertsona emantzipatuen artean

Nolanahi ere, 30-34 urteko pertsonen taldean, beren egoitzako etxebizitza erosi dutenen ehunekoak behera egin du azken urteotan, 30 urtetik beherakoen artean dagoen joera berdina izanik: 2011n, 30-34 urteko pertsona emantzipatuen % 58,6 ziren, eta 2015ean, berriz, % 48,0. Aldiz, gora egin du alokairuan bizi direnen ehunekoak, bai eta oinordetza edo dohaintza bidez jasotako zein aldi baterako lagatako etxebizitza batean bizi direnen ehunekoak ere.

Etxebizitza hartzeko modalitateen eboluzioa 30-34 urteko pertsona emantzipatuen taldean

Beren burua kreditu batean hipotekatu nahi ez izatea da aipatzen den arrazoi garrantzitsuena alokairua aukeratu duten 16-29 urteko gazte emantzipatuen taldean (% 42,5ek eman dute arrazoi hori). Alokairuan bizi diren 30 eta 34 urte bitartekoen artean ere hori da gehien errepikatu den azalpena (% 46,4k emanda).

Aurreko urteetako datuak aztertuz gero, ikusten da 2011tik 2015era asko handitu dela beren burua kreditu batean hipotekatu nahi ez izateagatik alokairua aukeratu duten gazteen ehunekoa, aztertutako bi adin-taldeetan.

Alokairuan emantzipatutako 16-29 urtekoen eta 30-34 urtekoen artean, horrela bizitzeko ez dutela hipoteka hartu nahi argudiatu dutenen eboluzioa

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak argitaratu berri duen “Gazteen emantzipazioa Euskadin 2015” liburutik hartu dira.

Azterketaren oinarria 16-29 urteko gazteek gai horren inguruko inkesta espezifiko bati emandako erantzunak dira. Galdera berdinak egin zaizkie 30-34 urteko taldekoei, aztertzeko nola aldatzen den, edo ez, pertsona gazteen bizitegi-egoera adinean aurrera egin ahala. Guztira, Euskadin bizi diren 16-34 urteko ia 2.000 pertsona gaztek hartu dute parte.

Gazteen emantzipazioa Euskadin 2015

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana