Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/05/12

Gazte-txartelak Hesian taldearekin egun zoragarria pasatzeko aukera zozkatzen du eta eurek sinatutako CDak ere bai.

Zer zozkatuko dugu?

1.- Hesian taldearekin egun bat pasatzea (ekainaren 18an, Araba Euskeraz-en) irabazlearentzat eta berarekin joan daitezkeen hiru lagunentzat (gehienez). Irabazleari Hesian-en kamiseta ere emango diogu eta taldeak sinatutako CDak guztiei.
Hesianekoekin pasatzeko egunaren zozketa Gazte-txarteldun berrien artean izango da: hau da, maiatzaren 12tik ekainaren 12a bitartean alta eman dutenen artean. Oraindik ez badaukazu Gazte-txartelik eska ezazu hemen.

2.- Gainera, Hesian-ek sinatutako 10 CD.
CD sinatuen zozketan edozein Gazte-txarteldunek har dezake parte.  Parte hartzeko modua: Bete zure datuekin FORMULARIO hau (azken eguna: ekainaren 12a).

Saria komunikatzeko

Emailla bidaliko diegu irabazlei eta euren izenak Gazte-txartelaren Zozketa eta lehiaketen atalean jarriko ditugu.   

Nola bideratu saria:

Lehenengo saria irabazten baduzu mezua jasoko duzu emaillean Hesianekoekin nola geratu azalduz, eta 24 ordu izango dituzu saria onartzeko. Emailla erantzun eta zure telefonoa bidaliz egin beharko zenuke hori. Gurekin harremanetan modu horretan jarri ezik edo espreski ezetza ematen badiozu sariari ez duzu izango erreklamatzeko eskubiderik eta aukeratutako ordezkoari eskeiniko diogu.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei aplikatzen dizkien baldintza orokorrak bere osotasunean onartzen dituzula suposatzen du.


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana