Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programaren 25. urteurreneko ekitaldia

Argitalpen-data: 

Gonbidatuta zaudete programan partaide izan zareten kooperante guztiak.

Aurten, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programak 25 urte betetzen ditu. Hori dela eta, urteurrena ospatzeko, programan partaide izan zareten kooperante guztiak ekitaldi batetara gonbidatu nahi zaituzte, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 25. urteurrena

Noiz izango da ekitaldia?

Ekitaldia Bilbon izango da, azaroaren 30ean, arratsaldeko 19:00etatik 21:30etara.

Kokalekua sorpresa izango da eta bertara heltzeko doako autobus-zerbitzua jarriko dugu eskura; Bilbotik, Donostiatik eta Gasteiztik (joan-etorrikoa), errazago heldu zaitezten.

Zer egin behar dut ekitaldira joateko?

Ekitaldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea formularioaren bidez.

Ez utzi azken unerako, plazak mugatuak dira eta izena emateko azken eguna azaroaren 23a izango da.

Informazioa gehiago jasotzeko eta etorriko zarela jakinarazteko:

Bestelakorik?

Etortzeko asmoa baduzu, bilatu parte hartu zenueneko oroitzapen-argazki bat eta bidal iezaguzu izena ematean.

Lagundu iezaguzu programan zurekin parte hartu zuten lagunen artean ekitaldiaren berri ematen albiste hau zabalduz! (Ahoz-aho, sare sozialetan, emailez…)

#gazteaklankidetzan #25urte #juventudvascacooperante #25aniversario

Hartu parte! Zur eta lur geratuko zara!

Hasierara joan

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana