Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/03/15

Gazteen % 82k erreklamatu egiten dute kontsumitutako produktu edo zerbitzuren batekin arazorik izanez gero

GEBren logoaMartxoak 15 Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu-mailako Eguna dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak horren inguruko datu batzuk plazaratzen ditu, Euskadiko 30 urtez azpiko gazteek kontsumitzen dituzten produktu edota zerbitzuekin arazorik izanez gero erreklamatzen ote duten ezagutzeko, hain zuzen ere.

Erositako produktu batekin edo kontratatutako zerbitzu batekin arazorik izanez gero, hamar gaztetik zortzik sarritan erreklamazioa egiten dutela diote (% 81,4). % 13,8k batzuetan bakarrik erreklamatzen dute eta beste % 3,8k ez dute erreklamatzen inoiz edo ia inoiz ez. Gainerako % 1ek ez du erantzun.

Arazorik izatekotan erreklamazioa egitea gazteen artean finkatua dagoen jokaera dela esan dezakegu, sarritan egiten dutenen kopurua antzekoa baita 2010ean (% 81,9) eta 2013an (% 81,4).

Mutilek neskek baino gehiagotan erreklamatzen dute (sarritan % 82,8 eta % 79,9 hurrenez hurren). Eta beren burua klase sozial altuko edo ertain-altuko gisa definitzen dutenek maila baxukoak edo ertain-baxukoak direla diotenek baino gehiago erreklamatzen dute (% 83,5ek eta % 77,1ek, hurrenez hurren).

Euskadiko gazteek zenbatero erreklamatzen duten arazorik izanez gero

Datu horiek “Kontsumo arduratsuaren ohituren bilakaera EAEko gazteen artean 2010-2013” ikerketatik datoz. Ikerkeketa hori Gazteen Euskal Behatokiak egin du.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Compromiso con las personas