Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2017/05/16

Maiatzak 17a, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Euskadiko gazte gehienak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak, bai eta sexu aldaketaren aldekoak ere, agertzen dira

GEBren logoaHomofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna maiatzaren 17an ospatzen da, 1990 urteko egun horretan Osasunaren Mundu Erakundeak gaixotasunen sailkapenen eskuliburutik kendu zuelako homosexualitatea.

Horren harira, Gazteen Euskal Behatokiak “funtsean homosexualitatea gaixotasun bat da eta horrela tratatu behar da” dioen esaldiari buruzko iritzia galdetu die Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazteri. Gazteen % 92 ez daude ados esaldi horrekin; bakarrik % 3 azaldu dira ados. Adostasuna jaitsi egin da azken lau urteotan, 2012an % 6koa baitzen.

Homosexualitatea gaixotasuna den ala ez Euskadiko gazteen iritziaren bilakaera

Gainera, 15 eta 29 urte bitarteko gazte gehienak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldekoak azaldu dira (% 91), bai eta sexu aldaketaren aldekoak ere (% 86). Aldekoen kopurua handitu da azken urteotan.

Sexu bereko pertsonen arteko ezkontzaren aldei eta sexu aldaketaren aldeko gazteen portzentajeen bilakaera

2016ko datuok “Euskadiko gazteak 2016” ikerketaren aurrerapen datuak dira. Ikerketa hori lau urtean behin burutzen du Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko gazteak bildumaren barruan. Bertan 30 urtetik beherako gazteen iritziak eta jarrerak aztertzen dira, horretarako egindako inkesta baten emaitzak oinarri hartuta.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana