Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Artikulu nabarmenak: gazteak eta prentsa; gaztaroa luzatzea; helduaroan sartzea eta gazte politikak Suedian

Argitalpen-data: 

 

Revista Internacional de Comunicación aldizkariaORTEGA MIRANDA, Estibaliz. Jóvenes adultos y prensa: un análisis de la relación y la cobertura mediática de los jóvenes al Norte y Sur del Mediterráneo. Ámbitos. Revista Internacional de Comunicación. 2017, (38). ISSN 1139-1979 (artikulua gazteleraz)

Egoerak, alfabetatze-tasak, irakurketa-ohiturek, komunikabideen sinesgarritasunak eta gizarte-, familia- eta hezkuntza-testuinguruak erabakitzen dute zer neurritan hurbiltzen diren gazteak komunikabideetara. Gazteak prentsatik urruntzea azaltzen duten faktoreen artean, faktore horiek ezezta badaitezke ere, honako hauek aipatu dira: irakurketa-indize apala, denborarik eza, kostua, interesik ez izatea azken berriei buruz... Prentsa jeneralistak dagokiena baino garrantzi txikiagoa ematen die gazteei, ez du lehentasunezko informaziorik ematen; gazteak gutxitan agertzen dira, eta ia beti kolektibo problematiko moduan azaltzen dira, beste batzuen ekintza edo ekimen publikoen jasotzaile moduan, ezarritako ordena hausteari lotuta, edo biktima gisa. Gazteak protagonista dituzten berriak bigarren mailakoak dira. Nabarmena da prentsan falta direla gazteen irudi eraikitzaileago bat ematen duten albisteak. Gazteek prentsan jasotzen duten tratuak azal dezake zergatik ez duten aukeratzen gertatzen denaren berri izateko bitarteko moduan.

Metamorfosis. Revista del Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventud

ALBERDI ALONSO, Inés. El retraso de la procreación y el mantenimiento de la juventud. Metamorfosis. Revista del Centro Reina Sofía sobre Adolescencia y Juventud, (0), 9-25, 2014ko martxoa (artikulua gazteleraz)

Gaztaroa zergatik luzatzen den honako faktore hauek azaltzen dute: aldaketa demografikoek; familia-aldaketek eta, horri lotuta, ezkontza desinstituzionalizatzeak; egungo gazteen ezaugarriek (askatasunak eta erantzukizunik ezak); berdintasunak; seme-alaben balio berriak, gora egin baitu; umeak haztea eta lana bateratzeko arazoek; amatasunaren kontzeptuak (oso gizarte-balio handikoa); aitatasunak (pertsona betiko konprometitzen baitu); sexu-harremanen liberalizazioak; bizitza luzatzeak... Orain arte, inoiz ez du hainbeste iraun, eta inoiz ez zaio hain ausarki eusten saiatu. Bizitzaren luzapena aurreratuta, izatea espero den bizi-denbora hori gaztaroan baliatzea aukeratzen da; gaztaroa luzatzearen alde egiten da, eta gero ikusiko da. Seme edo alaba izatea konpromiso berria da, atzeraezina, eta gaztaroa amaitzen du. Horrenbestez, eragina du umea izatea gerorako uzteko erabakian.

Cuadernos de investigación en juvenudGentile, Alessandro eta Ana Lucia HERNÁNDEZ CORDERO. Transición a la vida adulta y políticas de juventud en Suecia. Cuadernos de investigación en juvenud, 2017ko uztaila, (3), ISSN 2530-0091 (artikulua gazteleraz)

Helduaroan sartzeari dagokionez, sartze hori luzeagoa eta konplexuagoa da suediar gazteen artean espainiar gazteen artean baino. Espainiarrek lan egonkorra izan behar dute etxetik ateratzeko; suediarren ustez, berriz, bizi-legea da. Estatuak bekak eta ostatatze merkeak ematen ditu gazteek ikasten badute, edo, bestela, gutxieneko soldata. Suediar gazteak hazten diren ingurune instituzionalak ezaugarri ditu gizarte-babesa herritarren eskubidea izatea, familia-betebeharrak oso-oso txikiak izatea eta ongizatea norberaren esku egotea, baina Estatuak emana. Gazteen arloko politika esparru transbertsal bat da, eta gizarte-politikatik kanpo dago. Helburu nagusia gazteen motibazio pertsonala, kontzientzia demokratikoa eta osoko herritartasuna sustatzea da, gazteak ahalik eta azkarren eta eraginkorren heldu beregain bihurtzea. Norbanakoaren erantzukizuna sustatzen du, portaeraren elementu utziezin moduan. Suediar gazteen % 80k irabazi-asmorik gabeko elkarteetan parte hartzen du. Suedian, gazteei buruzko politikek ez diote jarraitzen konpromiso konstituzional bati, Suediako Parlamentuak onartutako legeei baizik. Ministerio guztiek ardura espezifikoa dute gazteei dagozkien gaietan, eta toki-agintariek autonomia dute erabaki asko eta askotan, eta gazteen beharrekin bat datozen sektorearteko programak eguneratzeaz arduratzen dira. Toki- eta eskualde-agintarien elkarte nazionala dago, bai eta Gazteen Arazoetarako Kontseilu Nazionala ere, zeinak Gazteriaren Institutuak (INJUVE) betetzen dituen eginkizunen antzekoak betetzen baititu.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana