Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Artolazabalek Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteak eta GGKEak "kultura-aniztasunaren balioak sustatzera" animatu ditu, "gure egungo gizartea definitzen baitu horrek"

28_10_18_Barria_Juv_Coop__1_.JPG

2018.eko urriak 28

  • 100 gazterekin eta 20 GGKErekin batera, pasa den udan Afrikan, Amerikan eta Asian eginiko programak ebaluatu ditu

 

Barria. 18 10 28

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako 100 gazteak eta hogei GGKEakkultura-aniztasunaren balioak sustatzera” animatu ditu, “izan ere, gure egungo gizartea definitzen duen ezaugarrietako bat da, kultura-eredu, harreman eta komunikazio aniztasuna baitu”.

 

Marcos Muro Enplegu eta Gazteriako sailburuordearekin eta Ander Añibarro Gazteriako zuzendariarekin batera, Artolazabalek Barriako aterpetxean parte hartu du, Araban, azken hiru hilabeteetan Asiako, Afrikako eta Amerikako zenbait udalerrietan egin diren programen ebaluazioan.

 

Artolazabalek eskerrak eman dizkie ehun gazteei eta GGKEei egindako ahaleginagatik, eta zera esan die: “zuek bizitzeko eta mundua ulertzeko dauden moduen ikuspegi guztiak bateratzen dituzue. Ezagutu duzuen aniztasuna kultura-aberastasunaren ahalmen handia da, eta mundu osoan gauzak nola dauden ikusi duzue, gizarteek zer egiten duten, nola bizi diren eta jendeak zer behar duen”.

 

“Hamarkada gutxian, Euskadi historikoki gizarte pobrea eta emigrantea izatetik modernoa, aberatsagoa, pluralagoa eta kohesionatuagoa izatera igaro da. Orain, Europan bizi dugun ziklo demografikoa dela eta, non jaiotza-tasa txikiagoa  baita, migrazio-fluxuak beharrezkoak dira. Kultura-ereduen, harremanen eta komunikazioaren aniztasuna dugu. Aniztasun hori kultura-aberastasunerako potentziala da”, esan du Artolazabalek Barrian.

 

“Kultura-aniztasuna hainbat lurraldetan dago, eta adibide ugari dugu: Hondurasko karabana Ameriketako Estatu Batuetako bidean, siriarrak eta afrikarrak Mediterraneoan Europara iritsi nahian, eta Txinatik edo Europako Ekialdetik datozen beste migrazio isil batzuk. Egoera horietan estereotipoek jardun ohi dute; izan ere, batzuek pertsonak beren ezaugarri fisikoengatik sailkatzen dituzte, beren portaerarengatik, beren janzkeragatik, banako ezaugarriak kontuan hartu gabe”, esan du Beatriz Artolazabalek.

 

Estereotipoak

“Batzuek pertsonak kolektibo gutxietsietan eta baztertuetan sailkatzen dituzte. Estereotipoa esleitu ondoren, pertsona zehatzaren gainean dihardute kolektiboaren inguruan dauden aurreiritzi guztiek. Aurreiritzi horien bidez, mehatxu gisa ikusten den desberdintasuna ezabatzeko asko egiten da.  Ohiko erantzunak izaten dira isolamendua edo asimilazio behartua, beren kulturari uko egitea eta gurea hartzea. Eragin negatiboa duen beste elementu bat etnozentrismoa da eta, horrekin batera, xenofobia”, esan du sailburuak.

 

Artolazabalen iritziz, “aurreiritziak eta beldurrak alde batera uzten baditugu, kulturak hobeto ezagutzeko eta kultura-mestizajeaz aberasteko baldintzetan izango gara, kontuan izanik bertatik datorrela gizateriaren kultura-garapenaren onena. Ikuspegi horrek gizartea eraikitzeko proiektuaren barruan kultura-harremanetan pentsatzea dakar, pertsona guztientzako eskubide-berdintasunean eta aukera-berdintasunean oinarrituta".

 

Artolazabal sailburuak Eusko Jaurlaritzak oraintsu onetsi duen “2018-2020 rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. plana” aipatu du: “Euskadin gizarte-kohesioa eta gizartean ahulenak diren kolektiboekiko elkartasuna sustatzen ditu, eta pertsona eta kultura guztien aniztasuna errespetatzen du eta gizarte-elkarreragin positiboko testuingurua sustatu”.

 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa Eusko Jaurlaritzak helburu horretan eragiteko duen tresnetako bat da. Duela 25 urte baino gehiago, urtero Euskadiko 100 gaztek beste kultura batzuen errealitatea zuzenean ezagutzeko eta giza sentsibilitate eta gizarte-konpromisoa gehiago berenganatzea du helburu”, esan du.

 

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “beste kultura batzuetan hiru hilabetez bizi izandako esperientzia hori kulturen arteko gaitasunetan espezializatutako ikastaroa da; izan ere, beste pertsonak baloratzen ikasten da, lenteak zuzen erabiltzen dira eta, horien bidez, norberak mundua ikusten du, beste ikuspegi batzuk daudela ulertzen da eta aldi baterako ikuspegia aldatzen da, benetako kulturen arteko elkarrizketan parte hartzen da eta kulturen arteko lotura iraunkorrak sendotzen dira eta autokontzientziarekiko errespetua konbinatu”.  

 

“Programan parte hartzen duzuenok, esperientziatik itzultzen zaretenean, Euskadin gizarte-kohesioa eta gizartean ahulenak diren kolektiboekin elkartasuna sustatzeko trebakuntza handiko gazteak zarete. Pertsona ororen aniztasuna eta kultura erabat errespetatuko dituzue eta, horretarako, elkarreragin positiboko testuingurua sustatuko duzue; horrelako herritarrak eraiki nahi ditugu Euskadin”, esan die Artolazabalek ehun gazteei (% 72 emakumea izan da).

 

Beatriz Artolazabalek zera azaldu die: “herritar inplikatuak eta GGKEetan, auzo-elkarteeran, alderdi politikoetan, sindikatuetan edo pertsona bakoitzak nahi duen lekuan antolatuta dauden herritarrak beti daude aldaketa lortzeko lan egiteko prest, non pertsona bakoitza garrantzitsua baita, datorren lekutik datorrela edo bere estatus ekonomikoa, soziala edo kulturala edozein dela ere. Konfiantza guztia dugu zuongan, Euskadi gizarte solidarioaren eta kohesionatuaren eredu egiteko, eta munduko beste leku batzuetan eredu izateko”.

 
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana