Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

'Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara?' Donostiako ikastaroan izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Ikastaroa Donostian izango da 2018ko martxoaren 12an, 19an eta 22an

Drogei hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak' ikastaroa. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.   

Noiz eta non:

  • Donostia: CRAJ egoitza. Anoeta 28, 2018ko martxoaren 12an, 19an eta 22an. FORMULARIOA 2018ko otsailaren  19tik 28ra
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Izena emateko FORMULARIOA  otsailaren 19tik 28ra

 Triptiko informatiboa (pdf, 589 kb). Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

 Helburuak:

  • Gizarte eragileei, alkohola eta beste substantzien kontsumoarekin lotuta dauden arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza eman.
  • Arrisku murrizketa bultzatzen dituzten estrategiak eskaini, baita arrisku egoerarekin hasi baino lehen, bitartean eta ondorengo zainketak eman.
  • Substantzien kontsumoaz prebenitzeko, beraien mezuak zein garrantzitsuak izan daitezkeen landu.

 Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 19an indarrean jarriko dugun FORMULARIOA bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2018ko otsailaren 19tik 28ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana