Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

EAEko gazteek, oro har, balio progresistak agertzen dituzte izaera sozialeko gaietan, hala nola abortuari, eutanasiari, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari eta sexu-aldaketari dagokienez

Argitalpen-data: 

Gazteak gero eta gehiago urruntzen direla erlijioetatik eta gehienek diote ez direla sinestunak, hau da, ateoak direla edota agnostikoak direla edo erlijioa ez zaiela arduratzen. EAEko gazteek, oro har, balio progresistak agertzen dituzte izaera sozialeko gaietan.GEBren logoa

Balio eta jarrera sozialak (pdf, 535 kb)

'Euskadiko gazteak 2016' ikerketa

Irudia


 

  • Zaila da EAEko gazteen balio eta jarrera sozialak ondorioztatzen dituzten ideiak eskaintzea.
  • Esan beharreko lehen gauza da gazteak gero eta gehiago urruntzen direla erlijioetatik eta gehienek diote ez direla sinestunak, hau da, ateoak direla edota agnostikoak direla edo erlijioa ez zaiela arduratzen.
  • EAEko gazteek, oro har, balio progresistak agertzen dituzte izaera sozialeko gaietan, hala nola abortuari, eutanasiari, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzari eta sexu-aldaketari dagokienez. EAEko emakumeak gizonak baino progresistagoak dira eta, halaber, toleranteagoak dira ideia eta sinesmen desberdinak dituzten pertsonekin erlazionatzeko orduan.
  • Alde oso handiak hauteman dira tolerantzia soziala aztertzean, elkarrizketatutako pertsonen jatorriaren arabera. Sexu-aniztasunari loturiko gaietan (hala nola sexu bereko pertsonen arteko ezkontza edo sexu-aldaketa), atzerritarrak askoz hein txikiagoan agertu dira halakoen alde, EAEn jaiotako pertsonak baino. Aldeak are nabariagoak dira abortuari edo eutanasiari dagokienean.
  • Atzerritarrekin izan beharreko zenbait jarreratan nolabaiteko kontraesanak agertzen dira. Gazte gehienak errefuxiatuei etxebizitza eta laguntzak eskaintzearen alde dauden arren, eta EAEn atzerritar gehiegi daudelako ideiak nabarmen behera egin duen arren, gazte askoren ustez EAEn atzerritar gehiegi dago, nahiz eta pertzepzio hori errealitatearekin bat ez etorri. Gainera, gazteen ia erdiak, beste herrialde batzuetako etorkinen etorrera nola kudeatu galdetutakoan, zera adierazi du, lan-kontratua dutenei bakarrik utzi beharko litzaiekeela sartzen. Beste herrialde batzuetatik datozen pertsona gehienek dituzten zailtasunak kontuan hartuta, ez dirudi haien etorrera errazteko har litekeen erabaki progresista eta solidarioena denik hori.
  • Mugikortasun jasangarria nagusitu egiten da gazteen artean, izan ere, gazteak oinez eta garraio publikoan mugitzen dira, batez ere, beren ohiko joan-etorrietan. Dena den, adinean gora egin ahala, badirudi garraiobide jasangarriak alde batera uzten direla, ibilgailu motordunen alde egiteko. Beraz, beharbada premia dohain bihurtzen ari gara, eta fenomenoak ez dio egiazko kontzientzia ekologikoari erantzuten.
  • Argi dago garraio jasangarriaren (hala nola bizikleta) alde egiten duten hirietan, halakoak gehiago erabiltzea lortzen dela. Oinezkoei orientatutako hirigintzari, garraio publikoko sistema trinkoari eta bidegorri-sareari esker, posible da autoak hainbeste nagusitzen ez diren mugikortasun-ereduaren alde egitea.
  • Bestalde, handitu egin da kontsumo jasangarriko ohiturak jarraitzen dituzten gazteen kopurua. Gehien zabaldu den ohitura norberaren erosketa-poltsa edo -orga eramatea izan da; hala ere, etxeko hondakinak motaren arabera banatzea birziklatzeko da, orain dela lau urte bezala, gazteek gehien jarraitzen duten ohitura jasangarria.

Euskadiko gazteak 2016

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana