Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 62k uste dute beren gurasoek gaztetan zuten egoeran baino hobean daudela

Argitalpen-data: 

GEBren logoaIritzi horretakoak gehitu egin dira baina oraindik 2008an baino gutxiago dira.

Gazteen Euskal Behatokiak aztertu du nola baloratzen duten gazteek beren egoera, beren ustetan gurasoek adin horretan zuten egoerarekin alderatuta. 15 eta 29 urte bitarteko gazte gehienek (% 62,0) uste dute hobe daudela beraiek, beren gurasoak gazte zirenean baino.

Hala ere, pertzepzio hori nabarmen aldatu da azken urteetan. 2008an, lau gaztetatik hiruk uste zuten hobe zeudela beraiek, beren gurasoak beren adinean baino (% 76,7); pertzepzio hori beheratzen joan zen eta 2013an ozta-ozta gazteen erdiak uste zuen gurasoek bere adinean zuten egoeran baino hobean zegoela (% 51,1); ondoren, 2015ean, zertxobait goratu da beren gurasoak beren adinean baino hobe daudela uste duten gazteen kopurua (% 58,5). Gorakada horrek 2017an bere horretan jarraitzen du eta % 62ra heldu da. Dena den, oraindik ez du krisi aurretiko neurria berreskuratu.

Beren gurasoek beren adina zutenean baino egoera hobean daudela uste duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoaren bilakaera (%)

Ez da ikusi alde nabarmenik gizon eta emakume gazteek beren egoerari buruz egindako balorazioan, baina bai adina kontuan hartzerakoan: adinak gora egin ahala, beren gurasoek gaztetan zuten egoeran baino hobeto dauden gazteen kopuruak behera egiten du. 15 eta 19 urte bitarteko gazteen % 78,6k uste dute gurasoek gaztetan zuten egoeran baino hobean daudela; 20 eta 24 urte bitarteko taldean % 60,8k iritzi bera dute; eta portzentajeak behera egiten du, % 47,oraino, 25 eta 29 urte bitartean.

Beren gurasoek beren adina zutenean baino egoera hobean daudela uste duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, adin taldeen arabera (%)

Adin taldeen artean dauden alde horiek azaldu ahal duen arrazoi bat (baina ez bakarra) okupazioarekin lotuta dago. Ikasten dabiltzanen artean (20 urtetik beherakoen artean gehien-gehienak) % 70,8ek uste dute beren gurasoak gazte zirenean baino hobeto daudela beraiek; portzentaje hori % 50,6ra murrizten da lanean dabiltzanen artean eta are gehiago, % 42,6ra, langabezian daudenen artean.

Beren gurasoek beren adina zutenean baino egoera hobean daudela uste duten 15 eta 29 urte bitarteko gazteak, okupazio nagusiaren arabera (%)

Azaldutako datuak Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketa batzuetatik datoz. Ikerketa horiek 15 eta 29 urte bitarteko gazteei eginiko inkestatan oinarritzen dira. Ikerketa horietan artean azkena 2017ko azaroa eta abenduaren artean burutu zen eta bertatik datoz berri honetan azaldutako datu gehienak.

Behatokiaren web orrian ikerketa guztiak eta estatistikak kontsultatu ditzakezu.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana