Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Euskadin 18 eta 24 urte bitarteko gazteen garai aurreko eskola-uztea % 5,4koa da 2017an

Argitalpen-data: 

Euskadik EB28ren baitan garai aurreko eskola-uzte tasa baxuenetakoa dauka

Oraingoan Gazteen Euskal Behatokia 18 eta 24 urte bitarteko gazteen garai aurreko eskola-uzte tasaren datuekin dator. Datuok EUSTAT-en Biztanleriaren jardueraren arabera sailkatzeko inkestatik datoz.

Garai aurreko eskola-uzte tasak zera neurtzen du: 18-24 urte bitarteko biztanleak bigarren hezkuntzako lehen etapa gehienez burututakoak eta inkesta egin aurreko lau asteetan inongo ikasketa edo prestakuntza aritu ez direnak. Adierazle hau funtsezkoa da gizarte bazterkeriaren arriskua neurtzeko.

2017an garai aurreko eskola-uzte tasa Euskadin % 5,4ra iritsi da. 2006 eta 2017 artean, izan ere, % 12,0tik gaur eguneko % 5,4rako beheranzko bidea egin du, etengabe. Gainera, 2006tik mutilen eta nesken arteko aldea nabarmen estutu da. Orduan neskena % 8,5 eta mutilena % 15,0 bazen, 2017an alde hori % 0,4koa baino ez da.

Euskadiko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen garai aurreko eskola-uzte tasa 2017an, sexuaren arabera (%)

Euskadiren eta EB28ren garai aurreko eskola-uzte tasak alderatzen baditugu, zera ikusten dugu: Euskadiren tasak (% 5,4), EB28ren batez bestekotik (10,6 %) oso behera kokatzen dela eta bakarrik lau herrik daukatela Euskadik baino tasa baxuagoa (Kroazia, Eslovenia, Polonia eta Irlanda).

EB28 eta Euskadiko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen garai aurreko eskola-uzte tasak 2017an (%)

Europa 2020 Estrategia da Europar Batasuneko hazkunde- eta enplegu-agenda egungo hamarkadarako. Arreta jartzen dio hazkunde adimendun, jasangarri eta integratzaileari Europako lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko eta merkatu jasangarriko ekonomia sozial bat babesteko.

Jomuga horretara iristeko, EBk 2020rako lortuko diren helburuak zedarritu ditu bost arlotan: Enplegua, Ikerkuntza eta garapena, Klima-aldaketa eta energia, Hezkuntza (garai aurreko eskola-uzte tasa barne) eta Pobrezia eta bazterketa soziala.

Bost helburu horiek Europa 2020 adierazle-multzoak neurtzen ditu, zeina EUROSTATek zabaltzen baitie EBko herrialde guztiei eta Euskal AErentzat, berriz, EUSTATek egiten eta zabaltzen duen.

http://eu.eustat.eus/indicadores/ambito_99/temaseleccionado_50/indicadoresEstruc.html

Hezkuntzaren inguruko datu gehiago konsulta daitezke Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistika webgunean.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana