Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Gazte gehienek, denbora librean, musika entzuten dute, kalean egoten dira eta filmak, serieak edo telebista-programak ikusten dituzte

Argitalpen-data: 

Aisia-jarduera batzuek sexuaren araberako alde nabarmenak erakusten dituzte Euskadiko gazteen artean: gizonek sarriago ikusten dituzte bideoak Youtuben, bideo-jokoekin jolasten dute edota lonjan egoten diraGEBren logoa

Aisia, kirola, kultura eta euskara (pdf, 490 kb)

'Euskadiko gazteak 2016' ikerketa

 


Irudia

  • Gazte gehienek egunean bi ordu libre baino gehiago dituzte. Egunean lau ordu libre baino gehiago dituzten gazteen proportzioak nabarmen egin du behera 2012arekiko, ziurrenik, langabezia-tasak behera egin duelako; halere, guztizkoaren heren batek baino gehiagok ditu lau ordu baino gehiago libre.
  • Gazte gehienek, denbora librean, musika entzuten dute, kalean egoten dira eta filmak, serieak edo telebista-programak ikusten dituzte. Ez da alde nabarmenik hautematen sexuaren edo adinaren arabera jarduera horietan. Gainera, gazteen ia erdia egunero konektatzen da Youtubera, bideoak ikusteko, eta laurden batek kirola egiten du egunero. Gizon gazteek emakume gazteek baino denbora gehiago ematen dute bi jarduera horietan: bideoak ikusten eta kirola egiten.
  • Kirola arrunki egiteak (gutxienez astean hirutan) gora egin du 2012arekiko, bai gizonen artean eta bai emakumeen artean, eta hiru adin-taldeetan. 2016an, gazteen erdiak adierazi dute kirola egiten dutela arrunki, hau da, 15 urteko eta gehiagoko EAEko biztanleen batezbestekoak baino gehiagok. Gizon gazteek batez ere futbola edo areto-futbola praktikatzen dituzte, halaber, korrika egiten dute edo gimnasiora joaten dira (mantentze-gimnasia, muskulazioa eta abar egitera). Emakume gazteek gimnasio-jarduerak eta korrika egitea nahiago izaten dituzte, baina baita aerobika, zumba edo antzekoak eta ibiltzea ere.
  • Bost gaztetik bat lonja edo gazte-lokal bateko kide da gaur egun. Lonja izatea ohikoagoa dira mutilen artean, 25 urtetik beherako pertsonen artean eta Bizkaian bizi direnen artean. Kide gehienak gutxienez astean behin joaten dira lonjara.
  • Jarduera kulturaletan parte hartzeari dagokionez, adieraz daiteke gazteen erdiak baino gehiagok egin dutela jarduera artistiko edo kulturalen bat azken urtean, zaletu gisa. Ehuneko horrek gora egin du aurreko urteekiko, eta 15 urteko eta gehiagoko EAEko biztanleen batezbestekotik gora dago. Proposatutako jarduera moten artean, ohikoenak argazkilaritza eta idazketa dira.
  • Ikuskizun kulturaletara eta kirol-ikuskizunetara joateari dagokionez (ikusle gisa, partaidetza aktiborik gabe), ikus daiteke gazteak biztanleria orokorra baino hein handiagoan joaten direla zinemara eta kontzertuetara. Zinemak susperraldia izan du 2012arekiko, eta gazteen bi herenek adierazi dute azken hiru hilabeteetan zinemara joan direla. Bestalde, azken hiru hilabeteetan, gazteen ia erdia joan da kirol-ekitaldiren batera eta hamarretik lau, berriz, kontzertu batera.
  • Bestetik, erdiak baino pixka bat gehiagok adierazi dute libururen bat irakurri dutela azken hilabetean, aisia-arrazoiengatik. Irakurle gazteen ehunekoa altuagoa da biztanleria orokorraren batezbestekoa baino eta, gainera, gora egin du 2008tik. Irakurketa ohikoagoa da emakumeen artean, gizonen artean baino.

Euskadiko gazteak 2016

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana