Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Gazte-txartelak BECeko Gustoko 2018 azokarako sarrerak zozkatzen ditu.

Argitalpen-data: 

Parte hartu zozketan eta disfrutatu  Gustoko 2018 elikaduraren eta gastronomiaren alorreko azokan. 

2018ko martxoaren 2tik 4ra izango da Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren. 

Horretaz gain, zure Gazte-txartelarekin euro 1eko deskontua izango duzu azokarako sarrera erostean.

Zer zozkatuko dugu?

5 sarrera bikoitz azokarako.

Nola parte hartu? 

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: otsailaren 25a).

Nola abisatuko diegu irabazleei?

Telefonoz eta ondoren emailez zozketa epea amaitu eta hurrengo bi egunetan.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

BECeko atarian dagoen informaziogunean, azokara joaten zaren egunean bertan, azoka egiten den ordutegiaren barruan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.

Eta gogora ezazu zorterik izan ez baduzu ere, zure Gazte-txartelarekin euro 1eko deskontua izango duzula sarrerak erostean.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

  


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana