Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Gazte-txartelak Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen jaialdirako gonbidapenak zozkatzen ditu.

Argitalpen-data: 

Parte hartu zozketan eta urriaren 17tik 28ra ospatuko den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XX. Jaialdira  
joateko aukera izan dezakezu. Facebook eta Twitter gizarte-sareetan ere jaialdiaren jarraipena egin dezakezu.

Zer zozkatuko dugu?

  • 3 gonbidapen bikoitz, astelehenean, urriaren 22an, 20:00ean, Kampai-Allueren “Sayonara Baby” dantza ikuskizuna ikusteko, Pabellón 6 aretoan.
  • 3 gonbidapen bikoitz, ostegunean, urriaren 25ean, 19:30ean, Organik-en "Sareak" antzerki-dantza ikuskizuna ikusteko, Pabellón 6 aretoan.
  • 3 gonbidapen bikoitz, ostiralean, urriaren 26ean, 21:30ean, Motus konpainiaren "MDLSX" antzerki-performance ikuskizuna ikusteko, Pabellón 6 aretoan.
  • 3 gonbidapen bikoitz, igandean, urriaren 28an, 20:00ean, Baro D'Evel konpainiaren "Là" antzerki-zirku-dantza ikuskizuna ikusteko, Pabellón 6 aretoan.
Nola parte hartu? 
Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zer ikuskizun ikusi nahi duzun (azken eguna: urriaren 14a).
Irabazleei nola abisatu:
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
 
Abonamenduak non eta noiz jaso behar dira?
Pabellon 6 aretoko txartel-leihatilan, ikuskizuna emango den egun berean, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita. 
 
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana