Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2019an

Agindua, 2019ko azaroaren 7koa (EHAA 2018ko azaroaren 20koa (pdf, 409 kb) (leiho berri batean irekitzen da)

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 536.000 euroko diru kopurua du.

Laguntza horien bidez, gazte-elkartegintza sustatzen da, eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzen dira. Eremu horren barruan, gazteelkarte edo -erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko sustatzen dituzten lurraldez gaindiko jardueren urteko programak sartzen dira, bai eta animazio soziokulturaleko eskolek antolatzen dituzten dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta jarduera berritzaileak edo gizarte-inpaktukoak ere.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, 2018ko abenduaren 20ra arte.

> Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)


GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana