Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Gazteen Euskal Behatokiak 'Gazteen adierazleak 2017' kaleratu du, Euskadiko gazteei buruzko adierazleak eguneratu ondoren

Argitalpen-data: 

Gazteen Adierazleak 2017. Euskadiko gazteen panoramika

Edizio honetan Gazteen Adierazleak. Euskadiko gazteen panoramikadatu-base interaktibo moduan aurkezten da eta bertan gazteei buruzko 100 adierazle baino gehiago kontsulta daitezke. Adierazleok zazpi ataletan banatuta agertzen dira: demografia eta biztanleria, hezkuntza, enplegua eta egoera ekonomikoa, emantzipazioa eta etxebizitza, osasuna, aisia, kultura eta kirola, eta balioak eta jarrerak. Atal bakoitzean oinarrizko datuak eta beren bilakaera kontsultatzeaz gain, sexuaren, adin-taldeen edota lurralde historikoen arabera ere kontsultatu ahal dira, bai eta Espainiako beste autonomia erkidegoko gazteen edo Europar Batasuneko beste herrialdeetako gazteen datuekin konparatu ere. Nahi izanez gero, posible da datu hauek taula, mapa edo grafikoetan deskargatzea.

Edizio honetan adierazle berri batzuk aurkezten dira, hala nola, eguneroko aisia digitala, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten gazteen ehunekoa, onartutako tesi doktoralen kopurua… Aurretik zeudenekin batera, 116 adierazle aurkezten dira, guztira, 2017an.

Informazio hau iturri estatistiko ofizialetatik eta Gazteen Euskal Behatokiak eginiko hainbat azterlanetatik dator, batez ere.

Atalak:

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana