Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: 'Ikus-entzunezko hedabideetako albisteen kontsumoa'; 'whatsApp-aren erabilera problematikoa'; 'E2O, escuelas de segunda oportunidad'

Argitalpen-data: 

 

Icono aldizkariaGARCÍA JIMÉNEZ, Antonio, Victoria TUR-VIÑES y Yolanda PASTOR RUIZ. Consumo mediático de adolescentes y jóvenes. Noticias, contenidos audiovisuales y medición de audiencias. Icono 14: Madrid: Icono 14, 2018 enero-junio 16(1), 22-46. ISSN 1697-8293 (artikulua gazteleraz)

Hainbat azterlan ikusirik konprobatu daiteke albisteek gazteen interesa pizten jarraitzen dutela, baina izan den aldaketaren ondorioz, orain formatu digitala nahiago dutela konbentzionala baino, eta hedabide sozialetatik eskuratzen dituztela albiste horiek; izan ere, erabiltzaile gazteak ubikuotasun, irisgarritasun eta denboraren kontrol handiagoa dauka. Hala eta guztiz ere, gaurkotasunari buruzko informazioa ez da funtsezkoa gazteen eguneroko bizitzan, ez dituzte berriak bilatzen, aldizka kontsultatzen dituzte, gizarte-sareren baten bidez, haien gailu mugikorrean jasotzen dituztenean; orduan klik egin eta denbora laburra ematen dute haiek irakurtzen. Hedabide sozialetatik jasotzen duten informazioaren sinesgarritasunari dagokionez, ez dago adostasunik aztertutako azterlanetan: litekeena da sinesgarritasun gutxiago izatea kontsultatzen duten gazteentzat, baina hala ere kontsultatu egiten dute. Ikus-entzunezko hedabideetako albisteak kontsumitzen jarraitzen dute, batez ere telebistaz.

Salud y Drogas: Revista del Instituto de Investigación de DrogodependenciasTRESÁNCORAS, Aitana G., Carlos GARCÍA-OLIVA y José A. PIQUERAS. Relación del uso problemático de whatsapp con la personalidad y la ansiedad en adolescentes. Salud y Drogas: Revista del Instituto de Investigación de Drogodependencias. San Joan de Alacant: INID, 2017, 17(1), 27-36. ISSN 1988-205X (artikulua gazteleraz)

Gazteen ehuneko handi batek du whatsApp-aren erabilera problematikoa. Nortasunaren eta antsietatearen aldagaiek pisu handia dute erabilera horretan, batez ere adeitasunak eta egonkortasun emozionalak. Erabilera problematikoa duten gizonezkoek ezegonkortasun emozional handia eta adeitasun gutxi izaten dute, eta, emakumezkoen kasuan, berriro ere ezegonkortasun emozionala da erabilera hori gehien azaltzen duen faktorea; horrez gain, aspertuta daudelako erabiltzen dute mugikorra, edo tristurari aurre egiteko; okerrago jasaten dute deirik edo mezurik ez jasotzea. Gizonezkoek, berriz, tresna teknologiko moduan erabiltzen dute mugikorra. Urteetan aurrera egin ahala, erabilera problematikoa gehitu egiten da emakumeen kasuan; gizonezkoen artean, berriz, arazoak egonkor jarraitzen du. Bi kasuetan, zenbat eta antsietate handiagoa izan problematikoagoa da whasApp-aren erabilera.

EducarnosGARCÍA MONTERO, Roberto. Las escuelas de segunda oportunidad en España (pdf, 322 kb), Educarnos Salamanca: Movimiento de renovación pedagógica de Educadores Milanianos, 2018, (81), 7-10. ISSN 1575-197X (artikulua gazteleraz)

E2O (Escuelas de Segunda Oportunidad izenarekin ezagutzen direnak) 1995ean agertzen dira Europan Prestakuntza eta Hezkuntzari buruzko Liburu Zurian bazterkeriaren kontra borrokatzeko ikasketetan arrakastaren bidez. Espainian, aldiz, E2O transizio demokratikoaren krisiaren ondorioz sortu ziren;  giza elkarteek auzo pobreetako gazteen artean hezkuntza hedatzea nahi izan zuten. E2Oren ezaugarri batzuk honako hauek dira: ikasle bakoitzeko bere bide pedagogikoa sortzea, lanbide heziketa eskaintzea eta finantzaketa publikoan zein pribatuan oinarritzea lana aurrera atera ahal izateko. E2O eskolak elkarte batean batzen dira honako ezaugarriekin: integrazio soziala eta profesionala bultzatzea, eskumen sozialak eta profesionalak garatzea, enpresekin kolaborazioak egitea, administrazio publikoen errekonozimendua lortu ahal izatea eta sarean lan egitea.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana