Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: arreta: nahitaezko prozesua ikaskuntzan, eskola irekiak udan, aisiak familian duen funtzioaz

Cuadernos de pedagogía, 2018ko ekainaGUILLÉN, Jesús C. La atención: un proceso imprescindible en el aprendizaje. (Arreta: nahitaezko prozesua ikaskuntzan). Cuadernos de pedagogía. Wolters Kluwer, 2018ko ekaina, 130-132. ISSN 0210-0630

Ikasgai magistral tradizionalaren bidez, irakasleak informazio-kantitate handi bat eman dezake denbora laburrean; ordea, irakaskuntza mota horrek ikaskuntzan duen eraginari erreparatzen badiogu, efizientzia urria izan daiteke; batez ere, ikasleak zailtasunak dituelako denbora luzez adi egoteko.Estrategia pedagogiko ugari daude, ordea, burmuina estimulatzen dutenak eta ikasleen arreta bereganatzen dutenak, aldaketa eta berritasuna baliatzen badira.

ÁLAMO CANDELARIA, José Manuel eta Iván ALVARADO CASTRO. Escuelas abiertas en verano: un marco educativo en igualdad de oportunidades. (Eskola irekiak udan: aukera-berdintasunezko hezkuntza-esparrua). Cuadernos de pedagogía. Wolters Kluwer, 2018ko abuztua, 25-33. ISSN 0210-0630

Lan honek udarako hezkuntza-proposamen bat egiten du, desberdintasun sozialak murriztuko dituen esparru bat sortzeko. Horrek esan nahi du lan-eredu horretan ordezkari politikoek, teknikarien sareak eta herritarrek, eta, batez ere, gazteriak, lan-proposamen bat sortzen dutela, haien guztien errealitateak hobeto ezagutzetik abiatuta eta udaren gaineko ikuspegia aldatuz: arazo izatetik hezkuntzarako aukera bilakatzera. Proposamen hori 2010. urteaz geroztik Espainiako 40 lurraldetan ezarri den lan batetik jaio da, Kultura-arteko Esku-hartze Komunitarioa izeneko proiektuaren barruan.

 

CUENCA CABEZA, Manuel eta Macarena CUENCA-AMIGO. Sobre la función del ocio en la familia. (Aisiak familian duen funtzioaz). Cuadernos de pedagogía. Wolters Kluwer, 2018ko abuztua, 56-73. ISSN 0210-0630

Familiaren aisia banakako eta taldeko gaia da, norberaren aisialdia alde batera utzi gabe, taldeko esperientziak eskatzen baititu. Familia-jokoak zabaltzeak, asteburuetan batera txangoak egiteak, oporrek, museoak edo ikuskizunak ikustera joateak edota telebistako programak batera ikusteak batasunezko lotura sortzen dute familiako kideen artean, gazteak zein adinekoak izan, eta mota guztietako trukeei bidea ematen die. Aisiak biderkatu egiten ditu partekatutako esperientziak bizitzeko aukerak.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 


 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana