Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

'Substantziarik gabeko mendekotasunen prebentzioa: On- line jokoak eta kirol apustuak' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Ikastaroa: Substantziarik gabeko mendekotasunen prebentzioa: On- line jokoak eta kirol apustuak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Substantziarik gabeko mendekotasunen prebentzioa: On- line jokoak eta kirol apustuak' ikastaroa. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.   

Noiz eta non:

  • Bilbao

FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da)

Non: Gazteen Euskal Behatokia (Uriortu kalea 11, behea)

Noiz: 2019ko urtarrilaren 22an, 29an eta otsailaren 5ean

Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra 

Hizkuntza: gaztelera 

Izena emateko epea: 2018ko abenduaren 10etik 20ra eta lekurik geratzen bada, berriro zabalduko da 2019ko urtarrilaren 7tik 10era. FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da)

  • Donostia

 FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da)

Non: CRAJ (Anoeta, 28).

Noiz: 2019ko urtarrilaren 23an, 30ean eta otsailaren 6an

Ordutegia: 10:00etatik 14:00ra

Hizkuntza: euskara

Izena emateko epea: 2018ko abenduaren 10etik 20ra eta lekurik geratzen bada, berriro zabalduko da 2019ko urtarrilaren 7tik 10era. FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da)

 Informazio gehiago (pdf, 283 kb) (leiho berri batean irekitzen da)

 Helburuak:

  • Gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea ausazko jokoekin (batez ere kirol-apustuekin eta on-line jokoekin) eta sare sozialekin lotutako arriskuei buruz.

  • Joko horiek eta sare sozialek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazio objektiboa ematea.

  • Norberaren burua zaintzeko jokabideak sustatzeko estrategiak ematea.

  • Parte-hartzaileak sentikortzea mezu prebentiboak sustatzeko betetzen duten eginkizunaren garrantziaz.

 Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko abenduaren 10ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOAK bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2018ko abenduaren 10etik 20ra eta lekurik geratzen bada, berriro zabalduko da 2019ko urtarrilaren 7tik 10era
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Gazteen Euskal Behatokiaren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana