Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Indarkeria matxistaren inguruko begirada zabaldu. Gazteekin prebenitzeko estrategiak identifikatu' tailerrean izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Indarkeria matxistaren inguruko begirada zabaldu. Gazteekin prebenitzeko estrategiak identifikatu tailerra 

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Indarkeria matxistaren inguruko begirada zabaldu. Gazteekin prebenitzeko estrategiak identifikatu tailerra. 

Alixe Rodriguezek eta Idoia Legarretak (Zirrikitu Koop. Elk. Txikia), berdintasunerako, hezkidetzarako eta indarkeria matxistaren prebentziorako adituek prestatu eta emango dute tailerra.

Tailerraren helburuak honako hauek dira:

  • indarkeria matxistaren testuinguru teorikoa aztertzea,
  • gazteen eguneroko indarkeria matxistaren adierazpenen identifikazioa egitea,
  • estrategien identifikazioa gazteen artean norbanakoen eta kolektiboaren botere-ahalmen prozesuak sortzeko edota indarkeria matxistari aurre egiteko.

 Triptiko informatiboa (pdf, 499 kb) 

 Tailerraren bi edizio egingo ditugu:

  • 2018ko lehenengo edizioa

Noiz: Bilbon, 2018ko martxoaren 9an eta 16an

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Hizkuntza: euskaraz

Izena emateko FORMULARIOA. 2018ko otsailaren 8tik 22ra 

  • 2018ko bigarren edizioa

Noiz: Bilbon, 2018ko apirilaren 10ean eta 24an

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Hizkuntza: gaztelaniaz

Izena emateko FORMULARIOA. 2018ko otsailaren 8tik 22ra 

  • Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara 

 Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko otsailaren 8an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: otsailaren 8tik 22ra
  • Ikasle kopurua:25
  • kasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana