Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadiko gazte gehienek zientzia eta teknologiarekiko interes handia edo dezentea dutela diote (% 58)

Argitalpen-data: 

Zientzia Astea 2018

Azaroaren 7tik 11ra Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XVIII. astea (Zientzia Astea) ospatuko dela-eta, Euskadiko gazteek zientzia eta teknologiari buruz dituzten zenbait iritzi eskaintzera dator Gazteen Euskal Behatokia.

Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko % 58k diote asko edo dezente interesatzen zaiela zientzia eta teknologia. Gai horiei buruzko interesa handiagoa da gazteen artean 30 urte eta gehiago dituen biztanlerian baino (azken horien artean interes handia edo dezente erakusten dutenak % 48 baitira).

Zientzia eta teknologiarekiko interesa 18 eta 29 urte bitartekoen eta 30 urtetik gorakoen artean (%)

Ikerlari lanbideari dagokionez, gazte gehienek uste dute norberarentzat aberasgarria dela (% 60) eta oso erakargarria dela gazteentzat (% 54), baina gizartean errekonozimendu eskasa duela (% 54). Eta gehiengoa osatzen ez badute, gehiago dira diruz gaizki ordaindua dagoela uste duten gazteak (% 45) ongi ordaindua dagoela uste dutenak baino (%23).

Ikerlari lanbideari buruzko iritziak 18 eta 29 urte bitartekoen artean (%)

Aipatutako datuak Gazteen argazkiak 21 izeneko ikerketan kontsulta daitezke, zientziaren eta teknologiaren gizarte pertzepzioari buruzko atalean hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak urtero prestatzen ditu Gazteen argazkiak izeneko ikerketak Gazteen Euskal Behatokiarentzat.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana