Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadin bizi diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehixeago prest leudeke Euskaditik kanpo joateko lan interesgarriren bat eskainiz gero

Argitalpen-data: 

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 38,0k diote munduko edozein lekutara joango liratekeela lan interesgarri bat eskainiko baliete; % 8,9 Europako beste herrialde batera joango lirateke baino ez Europatik kanpo eta % 10,2 Espainiako beste autonomia-erkidego batera edo batzuetara baina ez atzerrira. Guztira, lan interesgarri baten truke Euskaditik kanpo joateko prest ageri diren gazteak erdiak baino gehiago dira (% 57,1).

Euskaditik kanpo lan egitera joateko prestasuna nabarmen handitu zen krisialdi ekonomikoko urteetan eta bi puntu baino ez da jaitsi 2015etik 2017ra. Zifrarik altuena 2015ean jaso zen, hain justu; orduan gazteen % 59,0 prest zeuden Euskaditik joateko lan egitera; zifrarik txikiena, aldiz, 2008koa da (% 40,7), krisialdi ekonomikoa hasi aurretik.

2011tik aurrera nabarmen handitu da munduko edozein lekutara joateko prest dauden gazteen kopurua eta hori da azken urteotan Euskaditik kanpo joateko prestasun handiagoa izatearen arrazoi nagusia; izan ere, 2000 eta 2008 urteen artean gazteen % 22 eta % 23 bitartean zeuden munduko edozein lekutara lanera joateko prest eta 2011 eta 2017 arteko aldian prest daudenak guztien % 37 eta % 40 bitartean dira.

Lan interesgarriren bat eskainiz gero, bizilekuz aldatzeko prest ageri diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen bilakaera

Euskaditik kanpo lan egiteko prestasun handiagoa dute ikasleek, langabezian daudenek baino (ikasleen % 65,9 eta langabeen % 50,7 dago Euskaditik kanpo lan egiteko prest), eta bi talde horiek dute gaur egun lanean ari direnek baino prestasun handiagoa (% 45,5).

30 eta 34 urte bitartekoen artean Euskaditik kanpo joateko prestasuna txikiagoa da (% 39,7). Logikoa da hori horrela izatea, 30 eta 34 urte bitarteko pertsonen artean handiagoa baita, 30 urtetik beherakoekin alderatuta, lanean ari direnen ehunekoa (% 73,3 eta % 35,4 hurrenez hurren), bai eta lan-baldintza hobeagoetan lan egiten dutenena ere. Era berean, etxebizitza propioa jabetzan du 30 eta 34 urte bitartekoen heren batek (% 34,7) eta heren bat ere badira seme edo alabaren bat dutenak (% 34,4). Horrela egonda gogo gutxiago izaten dute bizilekuz aldatzeko baina egoera horiek oso urriak dira 30 urte bete gabekoen artean.

Aipatutako datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu duen “Gazteak eta enplegua Euskadin 2017 (leiho berri batean irekitzen da)” izeneko ikerketatik atera dira. Ikerketa osoa kontsultatu nahi izanez gero Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian aurki daiteke.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana