Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadin bizi diren 16 eta 29 urte bitarteko gazteen laurdena baino gutxiago dago emantzipatuta

Argitalpen-data: 

Hau da Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu berri duen “Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017 (leiho berri batean irekitzen da)” ikerketaren ondorioetako bat. Ikerketa hau Euskadin bizi diren 16 eta 34 urte bitarteko ia 2000 gazteri egindako elkarrizketetan oinarritzen da.

2013 eta 2017 urteen artean emantzipatuen portzentajeak behera egin du.

Euskadiko 16-29 urteko gazte emantzipatuen kopuruaren bilakaera (%)

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017)

Euskadiko gazteen artean, emantzipatzeko formula ohikoena bikotekidearekin bizitzea da, seme-alabekin edo seme-alabarik gabe. Bakarka emantzipatzea oso zaila da; izan ere, etxebizitzak garestiak dira (bai erosteko, bai alokatzeko), eta gazteen soldatak ez dira nahikoak, batez ere 16-29 urtekoen artean.

Emantzipatzeko zailtasunak izan daitezke lagunekin bizi direnen ehunekoak izan duen gorakada nabarmenaren oinarri, batez ere 30 urtetik beherakoen artean; gazte emantzipatuen artean lagunekin bizi direnak 2011n % 18,0 izatetik 2017an % 24,9 izatera pasatu dira.

30 urtetik beherako gazte emantzipatuen banaketa, norekin bizi diren kontuan hartuta (%)

Iturria: Gazteen Euskal Behatokia (Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017)

Nolanahi ere, etxebizitzen prezioak eta gazteen lan-egoera eta egoera ekonomikoa kontuan hartuta ere, horiek guztiek ez dute erabat esplikatzen emantzipazioaren fenomenoa. Etxebizitzen prezioek, okupazio-tasek eta soldatek azken urteotan izan dituzten gorabeherek ez dute aldatu emantzipazio-eredua Euskadiko gazteen artean. Horrek pentsarazten digu badaudela balio eta arrazoi kultural batzuk, denbora-muga gaindiezin bat ezartzen dutenak. Horrenbestez, batez besteko emantzipazio-adina ez da aldatu azken hamarkadetan eta 30 urteren bueltan dago. Denbora-muga hori ikasketak (goi-mailako prestakuntza) amaitu eta lanean egonkortasuna lortu arte egiten duten bidearen punturen batean dago, eta prozesu hori gero eta luzeagoa da.

Ikerketa osoa Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian aurkituko duzu.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana