Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gazte langabeen kopurua nabarmen murriztu da Euskadin eta langabeen artean handitu da sei hilabeteko epean lana aurkitzeko itxaropena

Argitalpen-data: 

Euskadin 16 eta 29 urte bitarteko gazte langabeen ehunekoak nabarmen egin du behera 2013. urteaz geroztik. Urte horretan izan zuen langabeziak 2000-2017 aldiko ehunekorik handiena, eta, aldiz, ehuneko txikiena adierazten du gaur egun. Beherakada horren arrazoietako bat da handitu egin dela lanean ari diren gazteen ehunekoa, baina beste arrazoi bat da gazteek luzatu egin dutela beren ikasketa-aldia; izan ere, egungo langabeen ehunekoa txikiena da, bai, baina ikasleen ehunekoa handiena da.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen zeregin nagusiaren bilakaera (%)

Gazte langabe gehienek izan dute lan-eskarmenturen bat aurretiaz (% 81,5). Hala ere, 30 urtetik beherako lau langabetatik batek soilik kobratzen du langabezia-prestazioa (% 24,8), eta, horren ondorioz, familiarekiko mendekotasun ekonomikoa dute.

Lanbide enplegu-zerbitzu publikoan lan-eskatzaile moduan izena eman dute gazte langabe gehienek (% 62,7). Eta Euskadi ez da lana bilatzeko eremu bakarra gazte horientzat; izan ere, langabezian dauden gazteen % 10,8k Espainiako beste autonomia-erkidego batzuetara zabaldu dute bilaketa-eremua eta % 7,8k atzerrira zabaldu dute.

Lana bilatzen ari diren langabeek sei hileko epean aurkitzeko duten itxaropena nabarmen handitu da 2011 eta 2013 urteekiko, hau da, langabezia-zifrarik handienak jaso ziren urteekiko.

Lan bila dabiltzan eta sei hilabeteko epean lana aurkitzeko itxaropena duten 16 eta 29 urte bitarteko gazte langabeen ehunekoaren bilakaera (%)

30 eta 34 urte bitartekoen artean, langabezian daudenen ehunekoak bikoiztu egiten du 16 eta 29 urte bitarteko gazteei dagokiena (% 13,2 eta % 6,7 hurrenez hurren). Edozelan ere, 30 eta 34 urteko adin-taldean ere nabarmen jaitsi da, aurreko urteekiko, langabezian daudenen kopurua.

16 eta 29 urte bitarteko gazte langabeen ehunekoaren bilakaera  eta 30 eta 34 urte bitarteko langabeekiko konparazioa  (%)

Lan bila dabiltzan 30 eta 34 urte bitarteko langabeen erdiek badute sei hilabeteko epean aurkitzeko itxaropena (% 51,1). Adin-talde honetako langabeen artean, epe laburrean lana izateko aukerei buruzko optimismoa handitu egin da aurreko urteekiko, 30 urtez azpiko langabeen artean gertatzen den moduan.

Oro har, bi adin-taldeetan ikusten da lana aurkitzeko konfiantzak eta langabeen kopuruak kontrako joera jarraitzen dutela: pertsona asko lanik gabe daudenean lana aurkitzeko konfiantza txikitu egiten da, lanpostu gutxiago daudelako eta pertsona asko daudelako lanpostu horiek lortzeko lehian eta, aitzitik, langabezia jaitsi ahala handitzen da epe laburrean aurkitzeko konfiantza.

Aipatutako datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak kaleratu duen “Gazteak eta enplegua Euskadin 2017 (leiho berri batean irekitzen da)” izeneko ikerketatik datoz. Ikerketa osoa Gazteen Euskal Behatokiaren web orrian aurki dezakezu.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana