Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Gazte-txartelak sarrerak zozkatzen ditu Gasteizko udal antzokien sareko ikuskizunetarako.

Parte hartu zozketan eta nahi duzunarekin gozatzeko aukera izango duzu!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa .

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Quitamiedos (Kulunka Teatro) – 03/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • El Jardín de las delicias (Compañía Marie Chouinard) – 05/10/19 – Printzipal Antzokia - Dantza ikuskizuna
  • Granma – Trombones de La Habana (Rimini Protokoll) – 09/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • El mago (Juan Mayorga) – 10/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Measure for measure (Royal Shakespeare Company) – 15/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia Ingelesez, gaztelaniazko goi-tituluez lagunduta
  • Otsoa (Proyecto Larrua) – 17/10/19 – Printzipal Antzokia – Dantza ikuskizuna
  • Kourtney Kardashian (Sleepwalk Collective) – 18/10/19 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia– Antzerki musikala
  • Utzi mezua seinalearen ondoren (Tanttaka) – 22/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Deje su mensaje después de la señal (Tanttaka) – 23/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Lehman Trilogy (Stefano Massini) – 24/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • ¿Hay alguien ahí? (Legaleon – T Kolectivo Monstrenko) – 25/10/19 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Electra (Companhia do Chapitô) – 30/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Jauría (El Pavón – Teatro Kamikaze) – 31/10/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Ballet Jazz Montreal (BJM – Les Ballets Jazz de Montréal) – 02/11/19 – Printzipal Antzokia – Dantza ikuskizuna
  • Why (Théâtre des Bouffes du Nord) – 07/11/19 y 08/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia Ingelesez, gaztelaniazko goi-tituluez lagunduta
  • Próximo (Claudio Tolcachir) – 11/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Best of Be Festival – 12/11/19 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia– Performance-a
  • Isabella’s Room (Jan Lauwers NeedCompany) – 13/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia Ingelesez, gaztelaniazko goi-tituluez lagunduta
  • La nieta del Sr. Linh (Lluis Omar)– 14/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Carmen – Shakespeare – 16/11/19 – Felix Petite Antzokia – InstalazioaZaldi Urdina (Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia & Axut) – 20/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
  • Los Mariachis (La abducción – Teatros del Canal) – 21/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
  • Viejo amigo Cicerón (Josep María Pou) – 22/11/19 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz

Parte hartzeko modua:

Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: azaroaren 17a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?  

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 19:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla. 

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

 

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana