Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: metodologia artistikoak eskolarako; gaitasunen olinpiar jokoak bigarren hezkuntzako ikasleentzat; gurasoenganako indarkeria

Revista padres y maestros MARTINEZ CANO, Silvia. Pentsatuz ikastea: metodologia artistikoak eskolarako. (leiho berri batean irekitzen da) Revista padres y maestros 375. Comillas Unibertsitate Pontifikaleko argitalpen zerbitzua, 2018ko iraila, 12-18. ISSN 0210-4679

Heziketa artistikoa eskoletako ikaskuntzaren egoera aldatzen ari da. Metodologia artistiko berrien araberako curriculumak prozesu sortzaileen esparruaren barruan daude, ikaskuntza aktiboa eta esanguratsura bideratzen baitira. Artearen diziplina aniztasunari esker, irakasleek curriculumeko edukien arteko elkarrekintza, horiek manipulatzea, esperimentazioa eta edukiak barneratzea errazten duten metodologiak gara ditzakete, jolasetik eta arazoak ebaztetik abiatuta. Arteak ezaguerak lotzen, erlazionatzen eta balioesten ditu, kritikoa da ingurunearekin eta gizartea eraldatzeko proposamenak egiten ditu.

Cuadernos de Pedagogía LEARRETA RAMOS, Begoña. Gaitasunen olinpiar jokoak bigarren hezkuntzako ikasleentzat. (leiho berri batean irekitzen da) Cuadernos de Pedagogía 492. Wolters Kluwer, 2018ko iraila, 40-47. ISSN 0210-0630

DBHko eta Batxilergoko ikasleentzako Gaitasunen Olinpiar Jokoen diseinua aurkezten da, baita diseinuaren aplikazioa ere. Lana irakasleen talde batek gauzatu zuen, hezkuntza berrikuntzari buruzko bi urteko prestakuntza-aldi baten azken lan gisara. Esperientzia ikasleei proposatutako zazpi probaren bidez garatu zen, proba bana hezkuntza-sistemak ezartzen dituen zazpi gaitasun gakoetako bakoitzeko. Proba horiek zazpi ikasleko taldeek egin behar zituzten, zazpi ikastetxe desberdinetatik etorriak. Esperientzia honen abantaila da edozein tokira eraman daitekeela.

 

GaldeALVAREZ RAMOS, Fernando. Cuando los hijos agreden a sus progenitores (leiho berri batean irekitzen da) Galde, 2018ko irailaren 22a

Gurasoenganako indarkeria edo goranzko indarkeria aipatzen ditugunean, seme-alabek beren gurasoei edo haien lekua hartu dutenei behin eta berriz eragiten dieten indarkeria fisiko nahiz psikologikoaz ari gara. Fenomeno hau ez da berria, baina orain dela gutxi arte ez zen familia barruko esparrutik ateratzen, edo erasotzailearen desoreka psikopatologikoei egozten zitzaien. 1979an, Harbin eta Madden-ek familiako indarkeria mota berri bat deskribatu zuten: gurasoenganako tratu txarrak. Gurasoek gero eta gehiagotan eskatzen diete laguntza gizarte-zerbitzuei eta justiziari, eta horrela azaleratzen dute arazoa. Hori dela eta, fenomeno hau azterketa eta esku-hartze ugariren xede izan da esparru soziosanitarioan, judizialean eta hezkuntzaren esparruan. Gaur egun gizarte- eta osasun-arazo larri gisa ikusten da, eta eragin handia du familiengan, gurasoek seme-alabekin duten harremanean eta adingabeen etorkizuneko garapenean.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 


 

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana