Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: nerabezaroko sexu-indarkeria; gazteen indarkeria eta delinkuentzia prebenitzeko gomendioak; jokabide suizidak gazteen artean

Dosier Graó RUIZ REPULLO, Carmen. Qué se esconde tras la violencia sexual en la adolescencia (leiho berri batean irekitzen da). Dosier Graó, 2019ko urtarrila, 25-28. Graó, 2019ko urtarrila. ISSN 2462-5930

Nerabezaroko sexu-indarkeria aztertzen du artikuluak. Lehenik eta behin, labur aztertzen ditu, kontzeptuen ikuspegitik, indarkeria horren esparruak eta modalitateak. Ondoren, egoera horren hainbat datu ematen dira, eta, azkenik, nabarmentzen du jasotako hezkuntza afektibo eta sexual desberdinak eta maskulinitate hegemonikoaren eraikuntza direla indarkeria matxista sortu eta iraunarazteko arrazoi nagusiak.

Revista de estudios de juventudPAZ GIL, Iria eta ANDREU PÉREZ, Ana Rocío. Violencia y delincuencia juvenil: Algunas recomendaciones para su prevención (leiho berri batean irekitzen da). Revista de estudios de juventud, 120, 161-176. Juventud y violencia. Instituto de la Juventud, 2018ko ekaina. ISSN 0211-4364

Delituek eta indarkeriak kezka handia eragiten diote gizarteari. Kaltegarri dira horiek darabiltzaten pertsonentzat, haien biktimentzat, familientzat, komunitatearentzat eta, oro har, gizarte guztiarentzat. Sare sozial birtualak erabiliz gero, ez da biktimarekin zuzenean egon beharrik indarkeria erabiltzeko, eraso diferituak egin baitaitezke Internet bidez. Indarkeriari eta delituei buruzko lan teoriko ugari egin dira, eta horietako gehienek adostu dute mutilaren edo neskaren pertenentzia- eta erreferentzia-taldeetan ikasi ohi diren jokabideak direla eta onuraren bat dakarkietela horien egileei. Premisa horiek kontuan hartuta, gazteek eragindako indarkeria eta delinkuentzia prebenitzeko gomendio batzuk ondorioztatzen dira.

ista de estudios de juventudFONSECA-PERERO, Eduardo eta DÍEZ GÓMEZ DEL CASAL, Adriana. Conducta suicida y juventud: pautas de prevención para familias y centros educativos (leiho berri batean irekitzen da). Revista de estudios de juventud, 120, 35-46. Juventud y violencia. Instituto de la Juventud, 2018ko ekaina. ISSN 0211-4364

Jokabide suizidak arazo sozial eta sanitarioak dira gazteen artean. Lan honen helburua da sarrera labur bat egitea jokabide suiziden gaiari, eta familiek eta ikastetxeek balia ditzaketen prebentzio-neurrietan fokuratzea diskurtsoa. Lehenik eta behin, jokabide suizidaren kontzeptua mugatzen da, suizidioen gaineko mito nagusien berri ematen da, prebalentzia-tasak adierazten dira eta jokabide horien hainbat ondorio azaltzen dira. Horren ondoren, gazteen jokabide suiziden prebentzioa lantzen da. Zehazki, arrisku- eta babes-faktore nagusiak identifikatzen dira, bahetze-tekniken bidez goiz identifikatzearen eta detektatzearen garrantzia nabarmentzen da, eta familian eta eskolan izan daitezkeen arrisku-egoeretan esku hartzeko jarraibide espezifikoak ematen dira. Eta, era berean, prebentziotik harago, gazteen osasun mentala sustatzeko ereduen alde egin behar dela aldarrikatzen da.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana