Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: 13 Reasons Why telesaila: ba al dute nerabeek, egiaz, beren buruaz beste egiteko arrazoirik?; Fake news; hezkuntza feminista

Etica y Cine JournalCAMBRA BADII, I. eta MASTANDREA, P. Por 13 Razones: desafíos éticos frente al suicidio en una serie televisiva (leiho berri batean irekitzen da). Ética y Cine Journal, 7. lib., 2. zk., 37-45 or. ISSN 2250-5660, 2250-5415.

Ba al dute nerabeek, egiaz, beren buruaz beste egiteko “arrazoirik”? Hau esan zuen behin Alejandro Arielek: “ez luke suizidiorik gertatu behar”. Ez zuen kondena moral bat egin; aitzitik, esan nahi zuen ez dela ekintza saihetsezina edo halabeharrezkoa. Telesailek hartu dute, garaiotan, zinemaren lekua, eta arazoak haien begietatik ikustean, aldatu egin da egoera; izan ere, milioika lagunek ikusten dituzte egunero telesailak, garai batean nobelek eta irratiak zuten lekua hartuta. Telesailek planteatzen dituzten istorioak egoeren pathos-a transmititzen dute, eta arazoak beste modu batera tratatzeko aukera ematen dute. Esparru sozioterapeutikoan erabil daitezke, zineterapia analitikoan gertatzen den moduan, edo pantailako fikzioen analisi etiko-klinikoak egiteko abiapuntu izan daitezke.  13 Reasons Why  telesailak (Netflix, 2017) arrakasta lortu du “bullyingaren” fenomenoa bestelako modu batean planteatu duelako eta heriotzaren aukera ikusarazi duelako; izan ere, bioetikaren eta psikoanalisiaren alorreko galderak planteatzen ditu, besteak beste. Lan honek funtsezko gai batzuk ikertzen ditu, hala nola erantzukizun instituzionala eta subjektiboa, sexu-indarkeria, acting out deritzona eta ekintzarako urratsa. Telesailen gaineko zenbait irakaspen ondorioztatzen dira, kultura-adierazpen pribilegiatua baita egoeren berezitasunak modu bakar eta hunkigarrian transmititzeko, planteatzeko eta aztertzeko. 

Aula de innovación educativa VENTURA SOLER, Jordi. Fake news (leiho berri batean irekitzen da). Aula de innovación educativa, 279, 71-74. Grao, 2019ko otsaila. ISSN 1131-995X

Eskolan landu behar den oinarrizko trebetasun kognitiboa da sen kritikoa. Gizartea oso dinamikoa da, eta, teknologia berrien garapen handiaren ondorioz, informazio gehiegi, egiazkoa nahiz faltsua, jasotzen dugu une oro. Herritarrak egoera horretan konpetente izateko prestakuntza eman behar da, fenomeno sozial horien presentziari eta egiazkotasunari buruz hausnartzeko.

Dosier Graó TOME GONZÁLEZ, Amparo. La educación feminista contra el sexismo educativo y cultural (leiho berri batean irekitzen da). Dosier Graó, 2019ko urtarrila, 8-14. Graó, 2019ko urtarrila. ISSN 2462-5930

Feminismoa ezinbesteko da bizitzan, justizia eta askatasuna baitakarzkie, hasiera batean, emakumeei, baina baita gizonei ere. Feminismoa da emakumeek gaur egun sistema patriarkalean jasaten duten opresioa eta indarkeria bistaratzen duen mugimendu bakarra, eta gizonek ere pairatzen dituzten horren ondorioak. Izan ere, gizonek ezin dituzte hainbat alderdi garatu, hala nola sentikortasuna, zirraren adierazpena, beren intimitatearen komunikazioa eta etxean eta seme-alaben zaintzan ardura partekatu osoa izatea.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana