Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: 'Hackeando memes'; nerabeak eta unibertso birtuala; berdinenganako indarkeria eta gurasoenganako indarkeria

Espiral. Cuadernos del profesorado CAMAS GARRIDO, Laura; VALERO MOYA, Aída; VENDRELL MORANCHO, Mireia. “Hackeando memes (leiho berri batean irekitzen da)”. Espiral. Cuadernos del profesorado, 23. Almeriako Unibertsitatea, 2018ko iraila, 120-129. ISSN 1988-7701

Sare sozialak eragin handia ari dira izaten sozializatzeko, komunikatzeko eta pertsonak sentsibilizatzeko prozesuetan, bereziki nerabeen artean. Zehazki, memeak dira biztanleria multzo horrek gehien erabiltzen dituen edukietako batzuk. Hori horrela, bizitza publikoan parte hartzeko modu berriak sortu dira, eta beharrezkoa da irakasleek horiei arreta ematea, hezkuntzaren ikuspegitik. Memeak ikasgelan erabil daitezkeen eduki zibikoz beteak egoten dira; hortaz, hau galdetu behar genioke geure buruari: nola erabil ditzakegu ikasgelan? Zer aukera pedagogiko eskaintzen dizkigute kultura zibikoa eraikitzeko orduan? Galdera horiei erantzuteko prozedura honi jarraitzea iradokitzen da: a) sare sozialen, pentsamendu kritikoaren eta hiritar demokratikoen arteko erlazioak aztertzea, b) memeek kultura zibikoaren eraikuntzan duten eginkizuna zehaztea, c) premiazko inplikazio hezigarri eta didaktikoak proposatzea, eta d) irakasleak proposamen didaktiko honetan duen rola aztertzea. Eginiko analisi teorikotik ondorioztatu da aukera ugari ematen dituela hezkuntza-espazio analogiko nahiz digitaletan kultura zibikoa garatzen laguntzeko. Azken batean, memearen dekonstrukzioa, pentsamendu kritikoaren bidez, aukera pedagogiko paregabea da herritar aktiboak, parte-hartzaileak eta demokratikoak eratzeko.

Comunicar: Revista científica iberoamericana de comunicación y educación FERNANDEZ DE ARROYABIDE OLAORTUA, Ainhoa; LAZKANO ARRILLAGA, Iñaki; EGUSKIZA SESUMAGA, Leyre. Nativos digitales: Consumo, creación y difusión de contenidos audiovisuales online (leiho berri batean irekitzen da). Comunicar: Revista científica iberoamericana de comunicación y educació,n 57. Grupo comunicar ediciones, 2018ko urria, 61-69. ISSN 1134-3478

Nerabeak unibertso birtual batean murgilduta daude, eta bertan entretenimendurako, ikasteko eta komunikatzeko beren eredu propioa eraiki dute. Lan honen helburua da Interneteko ikus-entzunezko edukiak kontsumitzeko, sortzeko eta zabaltzeko patroiak definitzea aisialdiaren eta informazio-iturri osagarrien esparruetan, gazte gipuzkoarrek eskolan erabil ditzaten, zenbait aldagai kontuan hartuta (generoa, maila eta ikastetxe mota). Metodologia honen abiapuntua DBHko lau mailetako 2.426 nerabek (12-16 urte) bete zuten galdetegi baten diseinua izan zen. Lagina ausaz aukeratutako Gipuzkoako 60 ikastetxek osatu zuten, eta guztira 120 talde ziren, maila bakoitzean 30. Emaitzek agerian utzi zuten aisialdiko edukiak kontsumitzeko, sortzeko eta zabaltzeko patroi maskulino eta femeninoak monolitikoak eta elkarren aurkakoak direla. Bideo-jokoak dira nagusi mutilen kontsumoan eta sorkuntzan, eta nesken artean, berriz, beren buruen argazkiak eta bideoak egitea, eta horiek zabaltzea. Jardunbide horiek genero-estereotipoei jarraitzen diete; hortaz, garrantzitsutzat jotzen da berdintasunaren inguruko prestakuntza ematea. Azkenik, hezkuntza arautuaren osagarri diren informazio-iturriak, batez ere Wikipedia, dira erreferentzia garrantzitsuenak nerabeentzat. Hori ikusita, beharrezkoa da iturri horien fidagarritasuna bermatzea, ezagutza egokiak beregana ditzaten. 

Revista sobre la infancia y la adolescenciaCARRASCOSA, Laura; BUELGA, Sofía; CAVA, María-Jesús. Relaciones entre la violencia hacia los iguales y la violencia filio-parental (leiho berri batean irekitzen da). Revista sobre la infancia y la adolescencia, 15. Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, 2018ko urria, 98-109. ISSN: 2174-7210

Berdinenganako indarkeria eta gurasoenganako indarkeria arazo handiak dira gaur egun, eta ondorio psikosozial larriak ekartzen dituzte, bai biktimentzat bai erasotzaileentzat. Biek ala biek nerabezaroan intzidentzia eta larritasun handia badute ere, azterlan gutxik ikertu dituzte bi indarkeria moten arteko harremanak. Hala, azterlan honen xedea da harreman horiek aztertzea eta, berdinenganako indarkeriazko jokabideen artean (izan ageriko erasoak edo zuzenekoak, izan erlazionalak edo zeharkakoak) alderatzea gurasoenganako indarkeria-arazoak dituzten nerabeen kasuak eta halako indarkeriarik gauzatzen ez duten nerabeen kasuak. Azterketa horretan parte hartu zuten, batetik, gurasoenganako indarkeria-arazoengatik berreziketa-zentroetan dauden 66 nerabek eta, bestetik, indarkeria-arazorik ez duten Bigarren Hezkuntzako 66 ikaslek. Bi laginetan mutil eta nesken portzentajeak berdinak izan ziren (% 62,12 mutilak eta % 37,88 neskak), baita adin-tarteak ere (14 eta 18 urte artean; B=16,09; DT=1,03). Azterketaren emaitzek agerian utzi zuten gurasoak erasotzen dituzten adingabeek berdinenganako indarkeria gehiago eragiten dutela, bai agerikoa (zuzena) bai erlazionala (zeharkakoa), gurasoak erasotzen ez dituzten nerabeek baino. Datuetan ikus daitekeenez, gurasoenganako indarkeriaren ondoriozko neurri judizialak dituzten adingabeek arazo handiagoak izan ditzakete berdinenganako harremanetan ere. Ondorioz, gehiagotan erabiltzen dute indarkeria zuzena eta zeharkakoa pertsonen arteko gatazkak konpontzeko. Horrenbestez, adingabe horientzako esku-hartze programen helburuen artean sartu beharko litzateke berdinenganako harremanetan ere indarkeria saihestea.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana