Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Irailaren 10a: Suizidioaren Prebentziorako Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

2017an 15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio-tasa 100.000 gazteko 3,9koa izan zen Euskadin

Suizidioaren Prebentzioaren Nazioarteko eguna dela eta, suizidioak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteengan duen intzidentziari buruzko datuak aurkezten ditu Gazteen Euskal Behatokiak.

2017an 11 gazte hil ziren arrazoi honengatik Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Gazteen Euskal Behatokiari emandako datuen arabera. Euskadin 15 eta 29 urte bitartean suizidioa edo nork bere buruari eragindako lesioak direla eta, hildako gazteen suizidio-tasa adin tarte horretako 100.000 gazteko 3,9koa izan zen.

Bere buruaz beste egindako gazte guzti horiek gizonezkoak ziren. Hori dela eta, adin tarte horretako gizonen artean 100.000 gazteko suizidio-tasa 7,6 izan zen eta emakumeen artean, berriz, 0,0. Aztertutako urte guztietan ikusten da gizonen suizidio-tasa emakumeena baino altuagoa dela.

Datu absolutuak gutxi direnez, edozein kasuk eragin handia du tasan, horregatik bilakaera aztertuz gero gorabehera nabarmenak daudela ikus daiteke. 2017an tasa orokorra jaitsi egin zen 2014, 2015 eta 2016 urteekin konparatuta, baina gizonena handitu egin da 2016tik 2017ra.

15 eta 29 urte bitarteko  gazteen suizidio-tasaren bilakaera Euskadin

15 eta 29 urte bitarteko gazteen suizidio-tasa altuagoa da Bizkaian eta Gipuzkoan (100.000 gazteko 4,1 eta 4,2, hurrenez hurren) Araban baino (2,4). 

Datu hauek (eta hainbat gehiago) Gazteen Euskal Behatokiaren web orriaren estatistiketan aurki daitezke. Datu-base interaktiboa da eta bertan hainbat adierazle batzen dira gai desberdinei buruz: osasuna, hezkuntza, enplegua, emantzipazioa, balioak… eta gehienak sexuaren, adinaren eta lurralde historikoaren arabera kontsulta daitezke (bai eta beste aldagai batzuen arabera ere). Bilakaera aztertzea ere posible da datu-base honetan, bai eta taulak eta grafikoak sortzea ere.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana