Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna

2018an Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen erdiek zioten museoren batera joan zirela aurreko urtean (% 50,8k hain zuzen ere). Gazteen % 43,8k zioten artearen museoren batera joan zirela, % 20,7 historiako museoren batera joan ziren eta % 17,0 zientziako museoren batera. Ondoriozta daiteke, beraz, gazte batzuk mota ezberdinetako museoetara joan zirela.

Konparatzen baditugu museoetara joan ziren gazteen eta 30 urtetik gorakoen portzentajeak ikus dezakegu antzekoak izan zirela.

 

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak kalkulatu ditu, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak iaz 66. Euskal Soziometroa ikerketa osatzeko egin zituen inkestak oinarri hartuta.

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana