Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Uztailaren 11, Populazioaren Munduko Eguna

Argitalpen-data: 

Populazioaren Munduko eguna ospatzen dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiren populazioaren behar eta garrantzira begira dator oraingoan.

2018ko urtarrilaren 1ean, Euskadik 2.180.449 biztanle zituen. Biztanle horietatik 287.274 ziren 15 eta 29 urte arteko gazteak: % 50,9 gizonak (146.348) eta % 49,1 emakumeak (140.926).

15 eta 29 urte arteko biztanleen kolektiboa bost urtekako adin-taldetan banatu eta haren barne-egiturari erreparatuta, ikusten da banaketa nahiko homogeneoa dela: 15-19 urtekoak gazte guztien % 33,3 dira (95.735 pertsona), 20-24 urtekoak, % 31,9 (91.863 pertsona) eta 25-29 urtekoak, % 34,8 (99.676 pertsona).

15 eta 29 urte arteko biztanleria gaztea, bost urtekako adin-taldeen eta sexuaren arabera, 2018an (zifra absolutuak)

Lurralde historikoen arabera, Euskadiko 15 eta 29 urte arteko biztanleen % 51 Bizkaian bizi dira (146.663 pertsona), % 34 Gipuzkoan (97.602 pertsona) eta % 15 Araban (43.009 pertsona).

Gazteen indizeak (hau da, pertsona gazteen proportzioa biztanleria osoan) etengabeko jaitsiera izan du Euskadin azken urteotan: 2003an, % 20,2koa zen, eta 2018an, berriz, % 13,2koa. Balio hori dela eta, Euskadiko gazteen indizea Europako eskualdeetako baxuenetako bat da. Kontinente zahartua da Europa; hain zuzen ere, 2017an, 28en EBko gazteen batez besteko indizea % 17,2 zen. Grafikoan ikusten denez, 65 urtetik gorakoen pisuak gora egin du.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko eta 65 urtetik gorakoen portzentajeak populazio guztiaren arabera

Bestalde, 15 eta 29 urteko pertsonen eta 64tik gorakoen artean erlazio bat ezartzen badugu, datuek berriro ere erakusten digute gazteek pisu espezifikoa galdu dutela biztanleria osoari dagokionez. 2006an, 96,9 gazte zeuden 64 urtetik gorako 100 pertsonako; 2018an, ratio hori 59,9ra jaitsi da.

15 eta 29 urte arteko gazteek 64tik gorako 100 pertsonako duten kopuruaren bilakaera, sexuaren arabera (%)

Datuok eta beste hainbat Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistiketan kontsulta daitezke, Demografia eta Populazioaren atalean, hain zuzen ere.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana